Peter Habeler recibirá el Premio WOP 2017

Peter Habeler

Con la presencia estelar del gran protagonista, primero se proyectará dentro de la Sección Oficial del Bilbao Mendi Film Festival la película Peter Habeler, obra de la productora Timeline Productions. A continuación, el alpinista austríaco subirá al escenario para charlar sobre su trayectoria con un interlocutor singular: Juanjo San Sebastián. Y el momento culmen de la noche llegará con la entrega final del Premio WOP 2017.

Peter Habeler recibirá el Premio Fundación The Walk On Project-WOP 2017 a la defensa de los valores del alpinismo, el tributo de la 10ª edición del Bilbao Mendi Film Festival, el reconocimiento  a su admirable trayectoria. Este evento se celebrará en una sesión especial del Mendi Film Festival el sábado 16 de diciembre, a las 19.30h, en la Sala BBK, que se titulará La Noche de Peter Habeler.

Peter Habeler: un icono del alpinismo moderno.

Peter Habeler es el alpinista que abrió la puertas del alpinismo moderno escalando junto a Reinhold Messner. Fueron los primeros en llegar a la cumbre del Everest (8.848m) sin ayuda de oxígeno artificial, en 1978, cuando todo el mundo daba por imposible dicha actividad a semejante altitud, y aún y consiguiéndolo veía menos probable todavía bajar la montaña sin sufrir daños cerebrales. Habeler y Messner fueron los primeros en demostrar que era posible. Eran dos alpinistas fuera de serie, que comenzaron a formar cordada en 1969, y que ya en 1975 completaron el primer ascenso en estilo alpino a un ochomil en el Gasherbrum I (8.068m).

Dentro de los logros alpinísticos principales de Habeler también hay que destacar otros tres ochomiles, Kangchenjunga, Nanga Parbat y Cho Oyu; la apertura de nuevas vías en el Yerupajá (6.634m) en los Andes; y ser uno de los primeros europeos en escalar en las grandes paredes de Yosemite (vía Salathe Wall de El Capitán, con Doug Scott, en 1970).

La película Peter Habeler nos muestra a uno de los mejores escaladores de la historia, que quiere celebrar su 75 cumpleaños escalando, una vez más, la cara norte del Eiger en compañia de uno de sus “sucesores”, David Lama, uno de los mejores alpinistas actuales y quien aprendió a escalar con Habeler cuando todavía era un crio. Es una obra audiovisual que retrata al homenajeado WOP 2017.

El Premio Fundación The Walk On Project reconoce la defensa y la transmisión de los valores sociales del alpinismo. Valores como la superación, el esfuerzo y el trabajo en equipo; compromiso y optimismo como motor de cambio. La Fundación WOP ha considerado que la trayectoria de Peter Habeler y su persona se ha hecho merecedora de recibir este galardón, reflejando con su trabajo dichos valores.

En estos años WOP ha forjado un camino sin descanso, paso a paso, para explicar su misión en la lucha contra las enfermedades neurodegenerativas. “Un camino hacia una cima que parece inalcanzable como es la cura para estas enfermedades. Pero como en el alpinismo, con la determinación de dar el máximo de nuestras posibilidades para conseguirlo. Los valores que nos mueven tienen mucho que ver con la montaña: superación, trabajo en equipo, romper barreras, tejer nuevos caminos”, explica Mikel Renteria, fundador de WOP.

El Premio Fundación The Walk On Project se enmarca en esos valores sociales asociados al deporte. De hecho, WOP está presente en el mundo del alpinismo desde hace siete años con el proyecto WOPeak, que ha contado con Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo y Mikel Zabalza como grandes estandartes, hasta la que ha sido la última etapa, la de los principales Gasherbrum, en la que los tres alpinistas regresaban culminando el mayor de los desafios: tras desistir en su objetivo de enlazar las cimas de los Gasherbrum I y II, no dudaron en acudir al rescate de un alpinista que languidecía mortalmente en el campo 3 del G-II, logrando bajarlo con vida.

¿Qué es WOP?

The Walk On Project (WOP) desarrolla diferentes actividades artísticas, sociales, deportivas y culturales para alcanzar sus objetivos principales: financiar proyectos de investigación en busca de terapias para enfermedades neurodegenerativas; divulgar la realidad de las enfermedades neurodegenerativas y potenciar la conciencia social a favor de la investigación y la ciencia.


Peter Habeler

Peter Habeler izango da WOP 2017 saritua

Sail Ofizialean parte hartuko duen Peter Habeler filmarekin hasiko da saioa, Timeline Productions ekoiztetxearen lana. Ondoren, Habeler eszenariora igoko da eta haren ibilbidea eta bizipenei buruzko solasaldia egingo dute berak eta Juanjo San Sebastianek. Eta 2017ko WOP Saria emango zaio azkenik, gaueko momentu gogoangarriena ziurrenik.

Peter Habeler-ek jasoko du The Walk On Project Fundazioaren (WOP) aurtengo Saria mendizaletasunaren balioen defentsa nabarmenduz. Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko omendu nagusia izango da alpinista austriarra, eta haren ibilibide bikainaren aitortza eskainiko zaio abenduaren 16an, larunbatez, Sala BBK-n 19:30etan hasiko den saioan: Peter Habeler-en Gaua.

Peter Habeler: alpinismo modernoaren ikur.

Alpinismo modernoaren aitzindarietako bat da Habeler. Reinhold Messner eta biak Everest (8.848m) oxigeno artifizialik gabe igotzen lehenak izan ziren, 1978an. Ordura arte ezinezkotzat jotzen zen hori, giza gorputzak garaiera horretan dagoen oxigeno eskasia ezin zuela jasan uste zen, eta areago, gailurrera hala iritsita ere, burmuinean kalteak jasan gabe jaistea ez zen posible ikusten. Bada, Habeler eta Messnerrek apurtu zuten uste haiekin guztiekin. Aparteko alpinistak ziren, 1969an hasi ziren elkarrekin eskalatzen, eta 1975ean lortu zuten mugarria izan zen beste balentria bat, zortzimilako bat estilo alpinoan igotzen lehenak izan zirenean, Gasherbrum I-a (8.068m).

Beste hainbat lorpenen artean, Habelerren ibilbidean nabarmendu beharrekoak dira Kangchenjunga, Nanga Parbat eta Cho Oyu zortzimilakoak; Andeetako Yerupajá mendian (6.634m) bide berriak zabaldu zituen; edota Yosemiteko horma handietan eskalatu zuen lehen europarretako bat izan zen (Doug Scott-ekin batera Salathé Wall bidea El Capitan-en, 1970ean).

Peter Habeler filmak inoiz izan den eskalatzailerik handienetako bat bezala aurkezten du pertsonaia hau. 75 urte betetzera doala eta, modu berezian ospatu nahi du: Eiger mendiaren ipar aurpegia eskalatu nahi du, beste behin. Oraingo honetan, “oinordeko” bat izango du bidelagun, David Lama, munduko alpinistarik onenetako bat, Habelerrekin eskalatzen ikasitakoa.

Mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu The Walk On Project Sariak: hobetzeko gaitasuna, esfortzua eta talde-lana, eta fideltasuna eta baikortasuna aldaketak lortzeko motor gisa. Peter Habeler-ek bere ibilbidearekin sari hau jasotzeko ezaugarri horiek guztiak dituela ebatzi du WOP Fundazioak.

WOP-ek lan eta lan dihardu atsedenik hartu gabe, urratsez urrats, gaixotasun neurodegeneratiboen aurka egiten duen ahalegina agertarazten. “Gailur zail batetarako bidearen pare da gaixotasun hauentzako sendabidea aurkitzea, baina mendizaletasunean bezala, daukagun ahalmen guztia indarrean jarriko dugu lortu ahal izateko. Mendiarekin lotura handia dute gidatzen gaituzten balioek: hobetzeko gaitasuna, talde lana, langak apurtzea, bide berriak sortzea”, dio WOP-eko sortzaile den Mikel Renteriak. Kirolari lotutako giza balio horietan oinarritzen da The Walk On Project Fundazioaren Saria.

Eredu gisan, WOPEAK proiektuarekin mendiari estuki lotuta dago WOP, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin elkarlanean. Proiektua itxi duen azken espedizioan, Gasherbrum I eta II-a lotzeko kirol erronka bete gabe, baina hura baino asko balio handiagoko erronka bat beteta itzuli ziren hiru alpinista hauek: espedizioa amaituta etxera bueltan abiatzekotan zeudela Gasherburm II-ko 3. kanpalekuan alpinista bat ezinean eta herio bidean zela jakin eta erreskatatzera jo zuten, berau onik jaistea lortuz.

Zer da WOP?

The Walk On Project-ek (WOP) hainbat ekintza artistiko, sozial, eta kirol nahiz kultur mailakoak sustatzen ditu bere helburu nagusietara heltzeko: ikerketa proiektuak finantzatu gaixotasun neurodegeneratiboentzat terapiak bilatu ahal izateko, gaixotasun neurodegeneratiboen errealitatearen berri eman, eta ikerketaren eta zientziaren aldeko kontzientzia soziala indartu.

MendiFilm colaboradores

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s