Octubre se llena de cine de montaña con el MendiTour.

MediTour 2018 Banner

Este mes viene cargado de cine de montaña y aventura con 6 entregas del Mendi Tour: Amorebieta-Etxano, Endoia, Burgos, Madrid, León y Salamanca. En lo que va de año ya son más de 9000 espectadores los que han acudido a los 30 Mendi Tour ofrecidos en toda España.

Los espectadores y aficionados del cine de montaña, aventura y deportes extremos están de enhorabuena. El Mendi Tour anuncia para octubre seis sedes: Madrid presenta ya su 5ª edición; Burgos, León y Salamanca preparan sus mejores galas para completar el Mendi Tour Castilla y León 2018; y Amorebieta-Etxano y Endoia serán las citas del mes en el calendario vasco:

  • AMOREBIETA-ETXANO, 3 de octubre.
  • ENDOIA-ITZIAR, 5 de octubre.
  • BURGOS, 8-9-10 de octubre.
  • MADRID, 15-16-17-18 de octubre.
  • LEÓN, 22-23 de octubre.
  • SALAMANCA, 22-23 de octubre.

En primer lugar se proyectarán películas en Bizkaia, en la localidad de Amorebieta-Etxano (3 de octubre), que cuenta con el patrocinio de Ametx Erakunde Autonomoa, y con la colaboración de Zornotza Mendi Taldea y KINE Zinekluba.

Vitoria-Gasteiz MT 2018

Buen ambiente en el Mendi Tour de Vitoria_Gasteiz.

Este año se estrena Endoia-Itziar (5 de octubre), nueva localidad guipuzcoana que se une al Mendi Tour. Los organizadores de la cita de Endoia son Itziarko Auzo Udala y Zestoako Udala y cuenta con el patrocinio de Debako Udala, Zestoako Agiro mendi kluba y Gaztendoia Endoiako Auzo Elkartea. El Mendi Tour de Endoia, barrio rural de Deba, contará con la presencia de Irene Sarrionandia, trail runner protagonista del cortometraje Aurrera, y también de los musher vascos de primer nivel internacional Itoitz Armendariz y Eneko Agirre, que además de acompañar la película The Great Alone expondrán una hora antes del comienzo de sesión sus canes y los trineos que utilizan en competición. Zineuskadi, asociación que apoya e impulsa el sector audiovisual vasco, colabora en todos los Mendi Tour de Euskadi.

Castilla-León se vuelca con el cine de montaña en este año 2018. Tras la exitosa primera entrega en Valladolid en septiembre, tres capitales más dan continuidad a la oferta cultural de cine con el Mendi Tour: la cita más próxima es la de Burgos (8-9-10, Vangolem Arlanzón), a la que seguirán León y Salamanca (ambas el 22-23, Cines Van Gogh y Cines Van Dyck respectivamente). Esta comunidad de gran tradición montañera tendrá una amplia oferta del mejor cine de montaña actual.

Como ya comentamos anteriormente, Madrid recibirá por quinto año consecutivo el Mendi Tour, con cuatro días de sesiones entre el 15 y el 18 de octubre. Una cita clásica ya en los Cines Golem, en pleno centro de la capital, en donde la comunidad montañera y la cinéfila se fusionan para disfrutar de las películas más actuales del género. Un punto de encuentro idóneo para inspirarse y soñar con nuevos proyectos, y abrir nuevas miras. En total se proyectarán 9 películas, entre las que se incluyen seis de las galardonadas en la 10ª edición del Bilbao Mendi Film Festival (diciembre 2017).

Ternua, la prestigiosa marca que viste a las personas de alma aventurera y espíritu outdoor patrocina estos eventos, y sorteará una chaqueta Ladakh en cada uno de estos Mendi Tour, una prenda de altas prestaciones elaborada a base de plumas recicladas, testada por el icono de la marca el alpinista Alberto Iñurrategi. En Madrid, se suma la RSEA Peñalara, con la colaboración del Instituto Polaco de Cultura de Madrid, la Federación Madrileña de Montañismo y la tienda especializada en montaña Outdoor Sin Límite. El Mendi Tour en Castilla y León cuenta también con el patrocinio de la Federación de Deportes de Montaña, Escalada y Senderismo de Castilla y León. La librería Desnivel cubre estos Mendi Tour en calidad de media partner oficial.

Entre las películas que se proyectarán se incluyen muchas de las galardonadas en la 10ª edición del Bilbao Mendi Film Festival (diciembre 2017), y las más aclamadas del circuito Mendi Tour 2018, e incluso una de las grandes películas de la 9ª edición BMFF.

  • Gran Premio + Premio del Público BMFF’17: Dirtbag: The Legend of Fred Beckey.
  • Premio del Jurado BMFF’17: Mama.
  • Premio del Jurado BMFF’16: The Great Alone.
  • Mejor Director BMFF’17: Ben Page por The Frozen Road.
  • Mejor Película de Escalada BMFF’17: Safety Third.
  • Mejor Película de Cultura y Naturaleza BMFF’17: The Last Honey Hunter.
  • Mención Especial del Jurado BMFF’17: Mountain.
  • Sección Oficial BMFF’17: Al Otro Lado de la Cuerda.
  • Sección Oficial BMFF’17: Aurrera.

Todas las sesiones serán presentadas por miembros del BMFF acompañados de personalidades referentes del mundo de la montaña. Las películas se proyectarán en V.O.S.E.

DIRTBAG_AwardsFlyer

11ª edición de BILBAO MENDI FILM FESTIVAL.

Bilbao Mendi Film Festival celebrará su 11ª edición a finales de año, entre el 7 y el 16 de diciembre de 2018. Mientras llega esa fecha, el Mendi Tour es la muestra itinerante de las mejores películas de la última edición de Bilbao Mendi Film Festival.

En lo que va de año, 9.000 espectadores han disfrutado del circuito Mendi Tour, que llega a toda España: desde numerosas localidades de Euskadi a Cantabria, Asturias y Galicia, Navarra, Aragón, Castilla y León, Comunidad Valenciana y Andalucía, junto a la Comunidad de Madrid. Capitales como Madrid, Vitoria, San Sebastián, Pamplona, Vigo, Valladolid, Burgos, León o Salamanca, y conocidas localidades como Vielha, Monzón, Cangas de Onís, Potes, Reinosa, Camargo, Canet d’en Berenguer, Montanejos, Álora, Getxo, Durango, Tolosa, Zarautz, Sangüesa,… ya tienen su Mendi Tour.

Gracias al Mendi Tour, el apoyo que recibe Mendi Film Festival en su evento principal de diciembre en Bilbao (10.400 espectadores reales en los diez días de Festival en la edición 2017) tiene continuidad durante todo el año, consolidando el evento como uno de los Festivales de Cine de Montaña referentes a nivel internacional, y uno de los Festivales de Cine de España con más afluencia de público.


Mendi Tourraren urriko 6 geltokiak: Amorebieta-Etxano, Endoia, Burgos, Madrid, León eta Salamanca. 9.000 ikusletik gor abildu dira jada 2018an eskainitako Mendi Tour saioetan.

Mendifilmeko ale onenen eskaintzak batera eta bestera hedatzen jarraitzen du. Mendi Tourrak urrian 6 geltoki izango ditu: Amorebieta-Etxanon etzi, asteazkena hilak 3, eta Endoian ostiralean, hilak 5, eskainiko dira lehen saioak; Madrilen bosgarren edizioa beteko du Mendi Tourrak; eta Gaztela eta Leongo aurtengo eskaintza bateratuan, Burgos, Leon eta Salamankak hartuko dute Valladoliden lekukoa.

  • AMOREBIETA-ETXANO, urriak 3.
  • ENDOIA, urriak 5.
  • BURGOS, urriak 8-9-10.
  • MADRID, urriak 15-16-17-18.
  • LEÓN, urriak 22-23.
  • SALAMANCA, urriak 22-23.

Amorebieta-Etxanoko etzikoa Zornotzako Mendi Asteko egitarauko hitzordua da, Ametx Erakunde Autonomoa du babesle, eta Zornotza Mendi Taldea eta KINE Zinekluba dira kolaboratzaile. Zornotza Aretoan da saioa, 19:30ean hasiko da, eta sarrera libre da aretoa bete arte.

Zangoza MT 2018_I

Giro ezin hobea Zaragoza-ko Mendi Tourrean.

Endoian Itziarko Auzo Udala, Zestoako Udala eta Debako Udala uztartu dira Zestoako Agiro mendi kluba eta Gaztendoia Endoiako Auzo Elkartearekin batera. Hangotarra da Irene Sarrionandia -Durangaldeko Oromiño auzokoa sortzez, Deban bizi da-, Mendi Tour honetan eskainiko den Aurrera filmako protagonista, eta filma aurkezteaz batera bere zaletasunaz hitz egingo du: mendian lasterka aritzea. The Great Alone filma entzutetsu eta saritua aurkezteko, berriz, Itoitz Armendariz eta Eneko Agirre musherrak bilduko dira Endoiara; ez bakarrik gainera: euren txakurrak eta lehiaketetako lerak eramango dituzte saioa hasi baino ordubete lehenagotik erakusketa egiteko, bertaratzen direnek mushing edo zakur-leren munduari buruz gehiago jakin dezaten. Endoiako elizan hitzordua beraz, 18:30ean erakusketarekin, eta 19:30ean hasita filmeekin, sarrera libre aretoa bete arte, hemen ere.

Zineuskadi da aipatu Mendi Tourretako bidelagun amankomuna, euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatu eta laguntzen duen elkargoa.

Urriko beste Mendi Tourrak Gaztela eta Leongo hiru hiriburutan, eta Madrilen egingo dira. Gaztela eta Leongo Erkidegoa, bertako mendi federazioaren eskutik, aitzindaria izan da Mendi Tourra lau hiriburutan aurkezteko planteamendu bateratua egiten. Valladoliden izan zen lehena, arrakastatsua guztiz, eta Burgosek hartuko du datorren astean lekukoa, hilaren 8-9-10ean, Vangolem Arlanzón zinemetan. 22-23an helduko dira Leon eta Salamancako hitzorduak, Cines Van Gogh eta Cines Van Dyck zinemetan ondoz ondo.

Madrilen bosgarren urtez aurkeztuko da Mendi Tourra, bertako kultur agendan erreferente bihurtu den hitzordua da. Hiri erdigunean dagoen Cines Golem aretoetan eskainiko dira lau egunez mendiko filmak. Golem eta BMFF bidelagunak gara bai Bilbon festibal nagusia egiten den egunetako kolaboraziotik, eta baita Mendi Tour sarean dugunetik.

Madrilgo eta Gaztela eta Leongo Mendi Tourrak Ternuak babesten ditu, abenturazaleak direnen eta outdoor izpiritua dutenen jantzi marka. Aipatu hiriburu hauetako bakoitzera biltzen diren ikusleek Ladakh jaka banaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute, alpinismorako goi mailako jaka, luma birziklatuekin egindakoa, Alberto Iñurrategik testatua. Madrilen batuko den babeslea RSEA Peñalara mendi kluba da, eta laguntzaile dira Instituto Polaco de Cultura de Madrid, Federación Madrileña de Montañismo eta Outdoor Sin Límite denda. Desnivel liburudenda da media partnerra.

Batean eta bestean eskainiko diren filmetako asko Bilbao Mendi Film Festivaleko 10. edizioan sarituak izan ziren, eta bada bat 9. edizioko sarituetatik berreskuratu dena ere.

  • Sari Nagusia + Ikusleen Saria BMFF’17: Dirtbag: The Legend of Fred Beckey.
  • Epaimahaiaren Saria BMFF’17: Mama.
  • Epaimahaiaren Saria BMFF’16: The Great Alone.
  • Zuzendari Onena BMFF’17: Ben Page The Frozen Road.
  • Eskaladako Film Onena BMFF’17: Safety Third.
  • Kultura eta Natura Film Onena BMFF’17: The Last Honey Hunter.
  • Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF’17: Mountain.
  • Sail Ofiziala BMFF’17: Al Otro Lado de la Cuerda.
  • Sail Ofiziala BMFF’17: Aurrera.

Saio hauek guztiak BMFF-ko kideek aurkezten dituzte, eta filmak Jatorrizko Bertsioan eskaintzen dira azpidatziekin lagunduta.

AURRERA_Poster

BILBAO MENDI FILM FESTIVAL 11. edizioa.

Bilbao Mendi Film Festivalek 11. edizioa ospatuko du urte amaieran, abenduaren 7tik 16ra bitartean. Hitzordu hori iritsi bitartean mendi zinemagintza zaleak asetzeko eskaintza da Mendi Tour zirkuitua, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko filma onenen bilduma ibiltaria.

Aurten jada 9.000 ikusle bildu dira Espainia osoan eskaini diren Mendi Tourretan: euskal hiri eta herrietatik hasi, eta Cantabria, Asturias, Galicia, Aragón, Gaztela-León, Madrid, Valentzia, eta Andaluziako agertokietara. Gasteiz, Donostia, Iruña, Madrid, Valladolid, Burgos, León edo Salamanca bezalako hiriburuek, eta Vielha, Monzón, Cangas de Onís, Potes, Reinosa, Camargo, Canet d’en Berenguer, Montanejos, Álora, Getxo, Durango, Tolosa, Zarautz, Zangoza,… bezalako herri ezagunek badute jada beren Mendi Tourra.

Zirkuituak urte osora zabaltzen du Bilbao Mendi Film Festivalek abenduan izaten duen sona eta babesa (iaz 10.400 ikusle 10 eguneko jaialdian). Nazioartean puntako mendi zinemaldietako bat da Mendi Film Festival, eta Espainian ikusle gehien hartzen duen zinemaldietako bat da.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.