Llega el MendiTour a Donostia y Sangüesa

Firma 2021 ES EU

Llega el MendiTour a Donostia y Sangüesa abriendo así la huella del circuito con lo mejor del BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020. Aforos reducidos, pero con la energía del cine de montaña. La cita donostiarra cumplirá su 10ª edición el 26 y el 27 de enero. En Sangüesa la 8ª edición se celebrará el 29 de enero y el 5 de febrero. Los programas presentan cinco películas de las que tres fueron galardonadas en el BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia. El Gran Premio Hillary – Ocean to Sky, el Premio del Jurado L’Escalade Libérée y el Premio del Público Everest – The Hard Way.

EL PRIMER MENDI TOUR DEL AÑO

El circuito itinerante de las mejores películas del festival internacional Mendi Film comienza su andadura del 2021. Es más, será en el Teatro Principal de San Sebastián los días 26 y 27 de enero. Además, este espacio será a cargo de Donostia Kultura y Club Vasco de Camping Elkartea-CVCE.

Por otro lado, el testigo lo tomará Sangüesa los días 29 de enero y 5 de febrero en el Auditorio del Carmen.  También hay que mencionar que es el Patronato Municipal de Deportes de Sangüesa el que ha organizado una vez más las Jornadas de Montaña. Por consiguiente, en cuyo seno se ofrecerán las citadas proyecciones.

También, la programación de ambas se completa, ciertamente, una vez más con maravillosas películas de montaña, aventura, deportes extremos y naturaleza. Por lo tanto, todas ellas son obras recomendables para montañeros, cinéfilos y por consiguiente, para el gran público en general.

MENDI TOUR DONOSTIA

El Mendi Tour llega por 10º año consecutivo a Donostia. Es por ello, una de las citas pioneras del circuito, emprendida por el Club Vasco de Camping Elkartea y Mendi Film en 2012.

En este espacio, por lo tanto, se han presentado películas y protagonistas de gran prestigio en la pantalla del Teatro Principal. Las montañeras indígenas bolivianas Cholitas. The Dawn Wall de Tommy Caldwell. Metanoia de Jeff Lowe. Los porteadores de los Tatras en Freedom Underload. La historia de la escalada de Yosemite con Valley Uprising. The Swiss Machine de Ueli Steck, Cerro Torre de David Lama. Jurek sobre Jerzy Kukuczka, etc.

Igualmente, este año se proyectarán 5 de las mejores películas de la pasada 13ª edición de BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (diciembre 2020). A destacar que el kayaker y documentalista Mikel Sarasola estrena y presenta ‘en casa’ The Tears of Shiva.

Finalmente, las entradas están a la venta en la taquilla del Teatro Principal por 6 euros cada sesión. Las sesiones comenzarán a las 18:45h y el aforo será limitado.

MendiTour Donostia

MENDI TOUR SANGÜESA/ZANGOZA

En Sangüesa, el Mendi Tour también cuenta con una amplia trayectoria. Este año celebra la 8ª edición, y los asistentes al Auditorio del Carmen disfrutarán una vez más con el mejor y más reciente cine de montaña.

También se proyectarán 5 de las mejores películas de la pasada edición del Mendi Film. Cabe destacar el estreno en Navarra de Arriesgarse a vivir. Aquí, alpinistas como Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastián, y Nives Meroi y Romano Benet.

Finalmente, las entradas se pueden adquirir a través on-line en el Auditorio del Carmen a 3 euros cada sesión. Las sesiones comenzarán a las 19:00h y el aforo será limitado.

MendiTour Sangüesa

LAS PELÍCULAS
DONOSTIA: martes 26 de enero (18:45) / SANGÜESA: viernes 29 de enero (19:00)
  • HILLARY – OCEAN TO SKY. Gran Premio Mendi Film 2020: Una película que recuerda la última gran expedición de Edmund Hillary: un viaje que comienza en las aguas del Océano y remonta el sagrado río Ganges en lanchas Hamilton Jet a motor, para terminar de bautizar la cima del Akash Parbat en el Himalaya. Es una obra del director australiano Michael Dillon, “el documentalista de Hillary”.
  • CHARGE 2. Mendi Film 2020 Sección Oficial: Freeski en British Columbia, con impactantes imágenes creadas por el campeón del mundo de drones. El director canadiense Anthony Bonello es uno de los clásicos del Mendi Film.
DONOSTIA: miércoles 27 de enero (18:45) / SANGÜESA: viernes 5 de enero (19:00)
  • EVEREST – THE HARD WAY. Premio del Público Mendi Film 2020: En 1975 la expedición británica dirigida por Chris Bonington creó la ruta «The Hard Way» en la vertiente suroeste del Everest, la considerada ruta más dura para alcanzar la cumbre del mundo. En 1988 una expedición eslovaca intentó completarlo en estilo alpino, una actividad al más alto nivel. Película que firma el eslovaco Pavol Barabas, director de un buen puñado de películas presentadas en Mendi Film. Tmabién ganador del Gran Premio con Freedom Underload en 2016.
  • L’ESCALADE LIBÉRÉE. Premio del Jurado Mendi Film 2020: Antoine Le Menestrel es un escalador de máximo nivel al que el mundo entero reconoce ser un pionero y uno de los grandes referentes. El director francés Benoît Regord mostrará cómo vive Le Menestrel la escalada a sus 55 años, y cómo ha evolucionado de su pasado.
  • THE TEARS OF SHIVA (Donostia). Mendi Film 2020 Sección Oficial: Película dirigida por el kayaker donostiarra Mikel Sarasola, que tras estrenarla a nivel mundial en Mendi Film, la presenta “en casa”. Llevará a cabo una expedición de descenso de aguas rápidas en el sagrado río Karnali de Nepal. Además, acompañado con otros tres especialistas, donde se opondrán a ambiciosos proyectos de construir presas gigantes.
  • ARRIESGARSE A VIVIR (Sangüesa). Mendi Film 2020 sección no competitiva Zabalandi: A los alpinistas Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi, Romano Benet y al navegante Didac Costa les une su amistad con un niño, apodado 2T, y su familia -The Walk On Project-, marcada por una grave enfermedad neurodegenerativa. Juntos reflexionan en un emocionante y desnudo relato sobre la naturaleza. Nuestra fragilidad, la superación, el riesgo, la pasión, la fidelidad a uno mismo, el compromiso, la solidaridad, la fuerza de equipo, la muerte y la búsqueda de la felicidad, arriesgándose a vivir.

Firma 2021 ES EU

Donostian eta Zangozan abiatuko da 2021eko Mendi Tour zine zirkuitua aforoak gutxituta baina mendiko zinemaren energia biziarekin. Donostian urtarrilaren 26an eta 27an egingo da 10. edizioa, eta Zangozan 8. edizioa urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldian Sari Nagusia irabazi zuen Hillary – Ocean to Sky, eta Epaimahaiaren eta Ikusleen Saria irabazitako Everest – The Hard Way eta L’Escalade Libérée programatu dira.

AURTENGO LEHEN MENDI TOUR

2021eko Mendi Tour zirkuitua, Mendi Filmeko pelikula onenen sorta, Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da. Bi eguneko programazioarekin, urtarrilaren 26an eta 27an, asteartea eta asteazkena, Donostia Kultura eta Club Vasco de Camping Elkartea-CVCE-ren eskutik.

Lekukoa Zangozak hartuko du, urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean, Karmengo Entzutegian. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan eskainiko dira aipatu proiekzioak Karmengo Entzutegian.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriekin osatu da bietako programazioa, beste behin. Mendizale, zinemazale, eta orohar publiko zabalarentzat gomendagarriak diren lanak dira guztiak.

MENDI TOUR DONOSTIA

10. urtez egingo da Mendi Tourra Donostian. CVCE-k eta Mendi Filmek 2012an abiatu zutena zirkuituko hitzordu aitzindarietako bat da. Tarte horretan sona handiko pelikula eta protagonistak aurkeztu dira Antzoki Zaharreko pantailan. Cholitas emakume mendizale boliviarrak. Tommy Caldwellen The Dawn Wall, Jeff Lowe-ren Metanoia. Freedom Underload Tatra mendietako zamaketariak. Yosemiteko eskalada historiaren Valley Uprising. The Swiss Machine Ueli Steck-ena. Cerro Torre David Lamarena. Jurek Jerzy Kukuczkari buruzkoa.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioan nabarmendutako 5 pelikula proiektatuko dira aurten. Horietatik 3 sarituak izan ziren joan zen abenduko Mendi Filmen, eta Mikel Sarasola kayaker eta dokumentalistak ‘etxean’ The Tears of Shiva estreinatu eta aurkeztuko du.

Sarrerak Antzoki Zaharreko leihatilan daude salgai, saio bakoitza 6 euroan. 18:45ean hasiko dira saioak, eta aforoa mugatua izango da.

MendiTour Donostia

MENDI TOUR SANGÜESA/ZANGOZA

Zangozan ere ibilbide oparoa du Mendi Tourrak. Aurten 8. edizioa, eta Karmengo Entzutegira bertaratuko direnek badakite jada mendiko zinemagintzarik onenaz eta berrienaz gozatu ahal izango dutela.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioan nabarmendutako 5 pelikula proiektatuko dira hemen ere. Horietatik 3 sarituak izan ziren joan zen abenduko Mendi Filmen. Azpimarratzekoa da, Nafarroan lehendabiziko emanaldia izango duela. Arriesgarse a Vivir pelikulak, alpinista ezagunak tarteko direla: Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastian, eta Nives Meroi eta Romano Benet.

Sarrerak Karmengo Entzutegiko on-line plataforma bidez eskuratu daitezke, saio bakoitza 3 euroan. 19:00etan hasiko dira saioak, eta aforoa mugatua izango da.

MendiTour Sangüesa

FILMAK
DONOSTIA: Urtarrilak 26, asteartea (18:45) / ZANGOZA: Urtarrilak 29, ostirala (19:00)
  • HILLARY – OCEAN TO SKY. Sari Nagusia Mendi Film 2020: Edmund Hillary-ren azken espedizio handia gogora dakarren pelikula: Ozeanoko itsas uretatik abiatu eta Ganges ibai sakratuan gora Hamilton Jet motordun txalupetan eginiko bidaia, Himalaiako Akash Parbat mendi tontorra bataiatzen amaitzeko. Michael Dillon zuzendari australiarraren lana da, Hillary ongien ezagutu eta gehien jarraitu zuen dokumentalista.
  • CHARGE 2. Mendi Film 2020 Sail Ofiziala: Freeskia Columbia Britainiarrean, droneak erabiltzen munduko txapelduna denak sortutako irudi zirraragarriekin. Anthony Bonello zuzendari kanadarrak ibilbide luzea eta oparoa du Mendi Filmen.
DONOSTIA: Urtarrilak 27, asteazkena (18:45) / ZANGOZA: Otsailak 5, ostirala (19:00)
  • EVEREST – THE HARD WAY. Ikusleen Saria Mendi Film 2020: 1975ean Chris Boningtonek zuzendutako espedizio britainiarrak “The Hard Way” bidea sortu zuen Everesteko hego-mendebaldeko isurian, munduko gailurrera iristeko biderik gogorrena izan bide dena. 1988an Eslovakiako espedizio batek estilo alpinoan osatzeko saiakera egin zuen, mailarik goreneko aktibitatea. Hura dakar gogora Pavol Barabas eslovakiarrak, Mendi Filmen hainbat pelikula aurkeztu eta 2016an Freedom Underload-ekin Sari Nagusia irabazitako zuzendariak.
  • L’ESCALADE LIBÉRÉE. Epaimahaiaren Saria Mendi Film 2020: Antoine Le Menestrel goi mailako eskalatzailea da, aitzindaria eta eskaladara berrikuntza ugari ekarritakoa, mundu osoan errespetatua. Egun, 55 urterekin, eskalada nola bizi duen eta garai bateko kontuetatik nola eboluzionatu duen agertuko du Benoît Regord frantziarraren lanean.
  • THE TEARS OF SHIVA (Donostia). Mendi Film 2020 Sail Ofiziala: Mikel Sarasola kayaker eta zuzendari donostiarraren lana da, nazioarteko lehen emanaldia Mendi Filmen egin ostean, ‘etxean’, Donostian, estreinatzeko tenorean da. Nepalgo Karnali ibai sakratuko ur lasterrak jaisteko espedizioa burutuko du beste hiru espezialistekin, eta han presa erraldoiak eraikitzeko proiektu handinahiaren aurka egingo dute.
  • ARRIESGARSE A VIVIR (Zangoza). Mendi Film 2020 Zabalandi saila (lehiaz kanpo): Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak eta Didac Costa nabigatzailea 2T ezizenaz ezaguna den haur batekin eta bere familiarekin -The Walk On Project Fundazioaren erroak-, elkartu dira, gaixotasun neurodegeneratibo larri bat tarteko dela. Elkarrekin gogoeta egiten dute natura, gure hauskortasuna, oztopoak gainditzeko gaitasuna, arriskuak, grinak, norberarekiko leialtasuna, konpromisoa, elkartasuna, talde indarra. Heriotza eta zorionaren bilaketaren inguruko kontakizun hunkigarri eta biluzi batean, bizitzeko arriskua hartuz.

MendiTour2021

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.