BASQUE ULTRA TRAIL SERIES: LA CARRERA FINAL

Basque Ultra Trail Series

El pistoletazo de salida será el viernes 6 de octubre a las 23:00 horas en el parque donostiarra de Alderdi Eder. Hasta el 8 de septiembre está abierto el plazo de inscripción para esta carrera de 140 kilómetros y un desnivel acumulado de 16.600 metros. Los corredores podrán probar sus fuerzas y recorrer parte del desafío en el `training day´ organizado este domingo 10 de septiembre.

La BASQUE ULTRA TRAIL SERIES ultima ya todos los detalles para encarar su reto final: la cuarta carrera que unirá Donostia y Bilbao, una prueba de 140 kilómetros que los corredores deberán recorrer en un tiempo límite de 39 horas. El pistoletazo de salida será el viernes 6 de octubre a las 23 horas en el parque de Alderdi Eder de la capital guipuzcoana. A partir de ese momento, los `ultrarunners´ tendrán que salvar un recorrido por las montañas para alcanzar antes de las 14:00 horas del domingo 8 de octubre la meta, que estará instalada en la plaza del Arriaga en Bilbao. Un desafío que ya ha aceptado más de un centenar de valientes cuando aún está abierto el plazo de inscripción. La Donostia-Bilbao es la cuarta y última carrera del BUTS, que está uniendo este año por las montañas las tres capitales vascas y la navarra. Este circuito, que comenzó el 24 de febrero en Bilbao y terminará el próximo 8 de octubre en el mismo lugar, homenajea la llamada `Marcha de las Cuatro Catedrales´, la gesta que realizó el conocido montañero tolosarra Sheve Peña, quien unió en 1953 las cuatro capitales vascas en una caminata `non stop´, un hito para todos los amantes de las carreras de montaña.
El plazo de inscripción para la carrera Donostia-Bilbao termina este viernes día 8 de septiembre. Hasta ahora, ya se han inscrito 123 participantes, un centenar de ultrarunners que tendrán oportunidad de probar sus fuerzas y recorrer parte del circuito este domingo día 10 de septiembre en el `training day´.
Los responsables de la carrera han organizado este día de entrenamiento, al que se pueden apuntar gratuitamente los inscritos y los voluntarios de la carrera. Cualquier corredor o corredora tiene también la oportunidad de participar en este `training day,´ pagando 25 euros. Para ello, es necesario enviar un correo electrónico a la dirección info@basqueultratrail.com. La cita será a las 8:00 horas en el polideportivo de la localidad vizcaína de Igorre, desde donde un autobús trasladará a los participantes hasta Oiz para realizar el tramo Oiz-Igorre, un total de 32 kilómetros con un desnivel máximo positivo de 1.303 metros. Para reponer fuerzas, habrá un avituallamiento ligero en Mugarrikolanda (km 19) y otro al final del circuito.
Este día de entrenamiento dará la oportunidad a los inscritos de poner a prueba su forma física antes del gran desafío del 6 al 8 octubre, en el que tendrán que salvar un desnivel máximo tanto positivo como negativo de 8.300 metros. El monte guipuzcoano Erlo (1.030 metros) y el vizcaíno Oiz (1.026 metros) son las cumbres más altas que tendrán que coronar los corredores en esta nueva carrera de montaña.
Disputadas ya las tres primeras pruebas del circuito BUTS, encabezan la clasificación general femenina Silvia Trigueros (Abadiño, 1972), con 300 puntos, Nerea Martínez (Pamplona, 1972), con 297 puntos y, empatadas a 285 puntos, Nekane Ituarte (Mutriku, 1973) y la catalana Natalia Legey (Vilassar de Mar, 1974) ocupando el tercer y cuarto lugar, respectivamente. Mientras Trigueros y Martínez han cruzado la meta en primera y segunda posición, respectivamente, en las tres carreras anteriores, Ituarte ha logrado el tercer puesto por primera vez, tras correr la Iruñea-Donostia el pasado mes de agosto. Con 293 puntos, Carlos García Recondo (Irun, 1968) lidera el ranking masculino, seguido por Joxelu Albizuri (Azpeitia, 1963), con 277 puntos, y por Óscar Pérez de Nanclares (Vitoria, 1972), a sólo un punto del anterior.
Al igual que las tres anteriores, la Donostia-Bilbao es puntuable para la `reina´ de las ultra trail: la del Mont Blanc (UTMB). Con 140 kilómetros, la Donostia-Bilbao es la prueba más larga del circuito BUTS y también la de mayor desnivel acumulado, 16.600 metros, que se reparten a partes iguales en ascenso y descenso. Tras tomar la salida en la capital guipuzcoana, la competición pasará por Orio, Aia, Aizarna, Zestoa, Elgoibar, Garai, Iurreta, Durango, Igorre, Zeberio, Arrigorriaga, Basauri hasta llegar a la meta bilbaína. En su periplo, los corredores tendrán que coronar 16 cumbres: Kukuarri, Pagoeta, Erlo, Moru, Garagoiti, Arrikurutz, Urko, Mundio, Olamendi, Zengotitagaina, Oiz, Belatxikieta, Mandoia, Tontorrandi, Artanda y Malmasin.
Con organización a cargo de Trail 52 Sport Mendi Kluba, el circuito BUTS cuenta con el apoyo institucional de los gobiernos de la Comunidad Autónoma Vasca y de la Comunidad Foral de Navarra, de las diputaciones forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, y de los ayuntamientos de las cuatro capitales. Euskaltel es su patrocinador principal, y dispone asimismo de la colaboración de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y de las firmas Lidl, OSSO, Coca-Cola, Laboratorios Urgo, Aneto, Café Fortaleza, Nacturale y Renault Gaursa, entre otros.

BUTS Donostia Bilbao
La prueba final, la más larga y con mayor desnivel acumulado, será la que une Donostia con Bilbao. Se celebrará entre el 6 y el 8 de octubre y discurrirá por un recorrido de 140 kilómetros con 14.400 metros de desnivel.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com

CLASIFICACIÓN GENERAL.

 

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=qfZ_rCkojCc]


Basque Ultra Trail Series

Ostiralean, urriak 6, 23:00etan emango zaio irteera lasterketari, Donostiako Alderdi Eder parkean. Irailaren 8ra arte zabalik izango da 140 kilometro eta 16.600 metroko desnibel metatua duen lasterketa honetarako izena emateko epea. Korrikalariek aukera izango dute igande honetan, irailak 10, beren indarrak neurtzeko eta erronkaren zati bat egiteko, antolatzaileek prestatutako “training day” saioan.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES azken erronkaren xehetasun txikiak lotzen ari da asteotan. Laugarrena eta azkena, Donostia eta Bilbo artekoa izango da guztietan gogorrena, lasterkariek 140 kilometro osatu beharko baitituzte gehienez ere 39 ordutan. Ostiralean, urriak 6, 23:00etan emango zaio irteera lasterketari, Gipuzkoako hiriburuko Alderdi Eder parkean. Hortik aurrera, “ultrarunnerrek” gorabehera handiko ibilbidea gainditu beharko dute Gipuzkoa eta Bizkaiko mendietan barna, igandean, urriak 8, 14:00ak baino lehen Bilboko Arriaga plazako helmuga gurutzatzeko. Dagoeneko ehundik gora ausart adoretu dira erronka honi aurre egiteko, eta oraindik ere zabalik dago izena emateko epea. Donostia-Bilbao proba BUTS zirkuituko laugarrena eta azkena da; aurten Hego Euskal Herriko lau hiriburuak mendiz lotzen ari den ibilbidearen azken etapa. Otsailaren 25an abiatu zen zirkuitua, Bilbon, eta urriaren 8an Bilbon bertan amaituko da. Egitasmoak, berez, Sheve Peña mendizale tolosarrak eginiko Lau Katedralen Martxa deritzona omentzen du. Peñak Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotu zituen 1953ko maiatzaren 25etik 28ra, gelditu gabe, non stop gaur egun esaten den moduan, eta mugarri bat ezarri zuen mendiko lasterketen zaleentzat.
Donostia-Bilbao probarako izena emateko epea ostiral honetan, irailak 8, amaituko da. Orain arte 123 korrikalarik eman dute izena, eta horiek guztiek aukera izango dute igande honetan, irailak 10, beren indarrak neurtzeko eta erronkaren zati bat egiteko, antolatzaileek prestatutako “training day” saioan.
Izena eman dutenek eta lasterketako boluntarioek doan parte hartu ahal izango dute entrenamendu saio horretan. Beste korrikalariek ere badute aukera “training day” horretan parte hartzeko, 25 euro ordainduta. Horretarako, batzuek eta besteek posta elektroniko bat bidali behar dute helbide honetara: info@basqueultratrail.com. Hitzordua goizeko 8:00etan da, Igorreko (Bizkaia) kiroldegian. Handik autobus batek Oiz mendira eramango ditu partaideak, Oiz-Igorre zatia egiteko; 32 kilometro guztira, 1.303 metroko goranzko desnibelarekin. Indarrak osatzeko, anoa-gune arin bat izango da Mugarrikolandan (19. km) eta beste bat ibilbidearen amaieran.
Entrenamendu-saio horretan, korrikalariek aukera izango dute urriaren 6tik 8rako proba baino lehen beren sasoi-puntua neurtzeko; izan ere, asteburu horretan erronka benetan handia izango dute, gorantz 8.300 metroko desnibela eta beherantz beste horrenbestekoa gainditu beharko dute-eta. Erlo (1.030 metro), Gipuzkoako Izarraitz mendigunean, eta Oiz (1.026 metro), Bizkaian, izango dira ibilbideko gailur garaienak Donostiatik Bilborako ibilbidean.
BUTS zirkuituko lehen hiru probak bukatuta, hauek dira nesken sailkapen orokorreko aurrenekoak: Silvia Trigueros (Abadiño, 1972) da lehena, 300 punturekin, Nerea Martínez (Iruñea, 1972) bigarren, 297 punturekin, eta Nekane Ituarte (Mutriku, 1973) eta Natalia Legey kataluniarra (Vilassar de Mar, 1974), biak 285 punturekin berdinduta, hirugarren eta laugarren hurrenez hurren. Trigueros eta Martínez txapeldun eta txapeldunorde izan dira orain arteko hiru lasterketetan; Ituarte ere hiruretan lehiatu da, eta aurreko abuztuko Iruñea-Donostia probaren ondoren iritsi da hirugarren postura. Mutiletan, Carlos García Recondo (Irun, 1968) da sailkapen orokorraren buru, 293 punturekin, Joxelu Albizuri (Azpeitia, 1963) bigarren, 277 punturekin, eta Óscar Pérez de Nanclares (Gasteiz, 1972) hirugarren, Albizurik baino puntu bakar bat gutxiagorekin.
Aurreko hiru probak bezala, Donostia-Bilbao ere puntuagarria da Mont Blanceko ultra trailerako (UTMB), modalitate honetako proba erreginerako. Donostia-Bilbao da BUTS zirkuituko proba luzeena, 140 kilometrorekin, baita desnibel metatu handiena duena ere, 16.600 metro guztira, erdia gorantz eta beste horrenbeste beherantz. Gipuzkoako hiriburuan abiatu ondoren, lasterketa Orio, Aia, Aizarna, Zestoa, Elgoibar, Garai, Iurreta, Durango, Igorre, Zeberio, Arrigorriaga eta Basauritik igaroko da, Bilbon helmugaratu aurretik. Ibilbide gorabeheratsuan, korrikalariek 16 gailur gaindituko dituzte: Kukuarri, Pagoeta, Erlo, Moru, Garagoiti, Arrikurutz, Urko, Mundio, Olamendi, Zengotitagaina, Oiz, Belatxikieta, Mandoia, Tontorrandi, Artanda eta Malmasin.
BUTS zirkuitua Trail 52 Sport Mendi Kluba elkarteak antolatzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta lau hiriburuetako udalen babes eta laguntza du. Euskaltel da babesle nagusia, eta laguntzaileen artean, hor dira Iruñerriko Mankomunitatea eta beste etxe hauek: Lidl, OSSO, Coca Cola, Urgo laborategiak, Aneto, Fortaleza kafeak, Lacturale eta Renault Gaursa, besteak beste.

BUTS Donostia Bilbao 2
Azkenik, laugarren erronka, luzeena eta desnibel metatu gehien duena, Donostia eta Bilbo artekoa izango da, urriaren 6tik 8ra: 140 kilometroko ibilbidea eta 14.400 metroko desnibela.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

SAILKAPEN OROKORRA

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=qfZ_rCkojCc]

5112_buts_gasteiz_irunea_O

CASI 150 ULTRA-RUNNERS LUCHARÁN EN LA ULTRA TRAIL IRUÑEA-DONOSTIA DEL CIRCUITO BUTS POR EL CAMPEONATO DE EUSKAL HERRIA DE ULTRA TRAIL

La tercera prueba del circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS), designada campeonato de Euskal Herria de Ultra Trail 2017, se disputará del 4 al 6 de agosto sobre una distancia de 120 kilómetros, un desnivel acumulado de 14.500 metros y ascendiendo casi una veintena de cumbre. 

Los primeros clasificados del Circuito BUTS tanto en categoría masculina como en femenina, con los líderes Carlos García Recondo y Silvia Trigueros al frente, estarán en la línea de salida, junto a otros como los guipuzcoanos Imanol Aleson y Pedro Etxeberria, los navarros Dani Aguirre y Nerea Martínez, el alavés Óscar Pérez de Nanclares, los vizcaínos Jon Erdaide y Agurtzane Argiarro, el burgalés Felipe Artigue o el portugués Nuno Silva.

Clasificación general en: 
http://www.basqueultratrail.com/wp-content/uploads/2017/05/CIRCUITO-BASQUE-ULTRA-TRAIL-SERIES-2017-2-PRUEBAS-Resultados.pdf

Un total de 144 participantes se han inscrito en la carrera por montaña Iruñea-Donostia, tercera prueba del Circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS), que se disputará entre el 4 y el 6 de agosto. El plazo de inscripción concluyó ayer martes 11 de julio y confirma el gran interés por esta prueba que, por su dificultad, ha sido designada Campeonato de Ultra Trail de Euskal Herria por la Federación Vasca de Montaña-Euskal Mendizale Federazioa.

Los corredores tendrán que recorrer 120 kilómetros, salvando un desnivel máximo acumulado de 14.500 metros (7.000 m en ascenso y 7.500 m en descenso) y coronando sucesivamente 19 cumbres, con el monte Ireber, con sus 1.208 metros, como techo de la carrera.

Se trata de un nuevo desafío del circuito BUTS, que está uniendo este año en cuatro carreras las capitales vascas y navarra. Esta serie de cuatro carreras, que se realiza por primera vez, es todo un homenaje a la `Marcha de las Cuatro Catedrales´ que protagonizó en 1953 el montañero guipuzcoano Sheve Peña, quien unió en una marcha ‘non stop’ y por montaña las tres capitales vascas y la navarra entre el 25 y el 28 de mayo de ese año.

Favoritos a por el título. 

Entre los nombres inscritos para la prueba que unirá la capital navarra y la guipuzcoana destacan atletas como los guipuzcoanos Carlos García Recondo, Imanol Aleson y Pedro Etxeberria, los navarros Dani Aguirre y Nerea Martínez, los vizcaínos Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galíndez y Agurtzane Argiarro o el portugués Nuno Silva.

Los tres primeros clasificados masculinos y femeninos del Circuito BUTS participarán en esta tercera prueba, que, en lo que a mujeres se refiere, tiene una clara favorita: Silvia Trigueros (Abadiño, 1972). Tras haber ganado las dos primeras carreras BUTS (Bilbao-Gasteiz en febrero y Gasteiz-Iruñea en mayo) y ganar con total autoridad el pasado fin de semana la Ehunmilak, sumando su tercera victoria en esta prueba, la corredora vizcaína no parece tener rival. Sus máximas rivales en la lucha por la victoria volverán a ser Nerea Martínez (Pamplona, 1972) y Agurtzane Argiarro (Bermeo, 1969). Las tres corredoras encabezan así la clasificación general femenina: Silvia Trigueros (200 puntos), Nerea Martínez (198 puntos) y Agurtzane Argiarro (196 puntos).

Entre los corredores, la disputa está más reñida por las variaciones que ha tenido el podio masculino. Dani Aguirre ganó la primera carrera entre Bilbao y Gasteiz, seguido de Jon Erdaide y Nuno Silva. La clasificación cambió completamente tras la segunda carrera. El subcampeón Jon Erdaide, uno de los favoritos a ganar la prueba, tuvo que retirarse por una lesión muscular y fue Carlos García Recondo (Irun, 1968) quien primero cruzó la meta de la Gasteiz-Iruñea, tras haber quedado quinto en la primera carrera. En segundo y tercer lugar llegaron a la meta de la capital navarra Imanol Aleson (Azkoitia, 1972) y Óscar Pérez de Nanclares (Vitoria, 1972). 

Estos tres atletas encabezan así la clasificación general masculina con García Recondo a la cabeza con 196 puntos y con Aleson y Pérez de Nanclares en segundo y tercer lugar, respectivamente, y empatados a 193 puntos.

La salida de la Iruñea-Donostia será el viernes día 4 de agosto a las 24:00 horas desde la Plaza del Castillo, el corazón de la capital navarra. De allí saldrán los cerca de 150 participantes con un desafío por delante: recorrer por las montañas la distancia entre la capital navarra y la capital guipuzcoana en un tiempo máximo de 34 horas. Los atletas tienen de margen hasta el domingo a las 10 horas para llegar a la meta donostiarra.

Para conseguirlo, tendrán que coronar sucesivamente 19 cumbres: Ezkaba, Arrondoa, Eltxumendi, Arriaundi, Erga, Larrazpil, Iparraundi, Ireber, Egieztu, Gurantz, Ulizar, Hirumugarrieta, Larre, Urdelar, Zaburu, Oindo, Adarra, Oindi y Agerreburu. Como es habitual en las carreras BUTS, el circuito promueve los senderos balizados (GR´s, PR´s y Camino de Santiago), por lo que más de la mitad de la carrera discurre por una decena de ellos. Además, busca la recuperación y mantenimiento de caminos de montaña por los que discurren los itinerarios de las cuatro carreras.

La Iruñea-Donostia es la tercera cita del Circuito BUTS, tras la celebración de sus dos primeras etapas: Bilbao-Gasteiz (24-26 febrero) y Gasteiz-Iruñea (2-4 junio). La cuarta y última prueba, que unirá Donostia y Bilbao, se desarrollará del 6 al 8 de octubre. Un total de 500 kilómetros en cuatro carreras de montaña de ultradistancia, cuatro pruebas que son puntuables para la `reina´ de las ultra trail: la del Mont Blanc (UTMB).

BUTS Iruña Donostia
La tercera etapa discurrirá entre la capital navarra y San Sebastián y en ella los participantes tendrán que recorrer 120 kilómetros entre el 4 y el 6 de agosto.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com

Lista de participantes:
https://www.herrikrosa.eus/VerInscritos2.asp?carrera=604&Submit=Enviar


Basque Ultra Trail Series

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES Zirkuituko hirugarren proba, Euskal Herriko Ultra Trail 2017 izendatuta, abuztuaren 4tik 6ra burutuko da, 120 kilometroko distantzia, 14.500 metroko desnibela eta ia 20 menditako tontorretatik igarotzea eskatzen duen erronka. 

BUTS zirkuituan lehenenego postuetan sailkatu direnak, bai gizonezkoen bai emakumezkoen sailkapenetan, Carlos García Recondo eta Silvia Trigueros buru izanda, irteera-lekuan egongo dira, beste hainbat faboritoekin batera: Imanol Alesone eta Pedro Etxebarria gipuzkoarrak, Dani Aguirre eta Nerea Martinez nafartarrak, Oscar Perez de Nanclares arabarra, Jon Erdaide eta Agurtzane Argiarro bizkaitarrak, Felipe Artigue burgostarra edota Nuno Silva portugaldarra. 

Sailkapen orokorra:
http://www.basqueultratrail.com/wp-content/uploads/2017/05/CIRCUITO-BASQUE-ULTRA-TRAIL-SERIES-2017-2-PRUEBAS-Resultados.pdf

Guztira 144 partaidek eman dute izena Iruñea-Donostia mendi lasterketan, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) zirkuituko hirugarren proban, abuztuaren 4tik 6ra burutuko dena. Izen ematearen epea atzo amaitu zen, uztailaren 11n, asteartean, eta proba honekiko dagoen interesa berresten du, bere zailtasuna kontuan hartuta, Euskal Mendizale Federazioak Ultra Traileko Euskal Herriko Txapelketa izendatu duena.

Lasterkariek erronka honi aurre egin behar diote: 120 kilometro, 14.500 metroko desnibelarekin (7.000 metroko goranzko eta 7.500 metroko beheranzko desnibela) eta 19 mendi tontorretatik pasatuz, hauetako altuena Ireber mendia izanda, 1208 metro dituena. 

BUTS zirkuituaren erronka berria da, Nafarroako eta euskal hiriburuak batzen dituzten lau lasterketek osatzen dutena.  Lau lasterketako zirkuitu hau, lehenengo aldiz aurten egiten dena, “Lau Katedralen Martxa”ri egiten zaion omenaldi bat da, 1953. urtean Sheve Peña mendizaleak burutakoa, Euskadiko hiru hiruburuak eta Nafarroako hiriburuak mendietatik batu zituenak, etenik egin gabe, urte horretako maiatzaren 25etik 28ra.

Faboritoak tituluaren bila. 

Izena eman dutenen artean, Carlos Garcia Recondo, Imanol Aleson eta Pedro Etxebarria gipuzkoarrak, Dani Aguirre eta Nerea Martinez nafartarrak, Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galindez eta Agurtzane Argiarro bizkaitarrak bezalako atletak aurki ditzakegu.

BUTS zirkuituan sailkatutako lehenengo hirurak  hirugarren proba honetan parte hartuko dute, eta emakumezkoei dagokienez, faborita bat dago: Silvia Trigueros (Abadiño. 1972). BUTS zirkuituko aurreko bi probak irabazi ostean (Bilbao-Gasteiz otsailean eta Gasteiz-Iruñea maiatzan) eta Ehunmilak proba nagusitasun handiz irabazi ostean, proba honetan bere hirugarren garaipena lortuta, lasterkari bizkaitarrak aurkaririk ez duela dirudi. Garaile izateko, berriz ere, Nerea Martinez (Pamplona, 1972) eta Agurtzane Argiarrorekin (Bermeo, 1969) lehiatu beharko da. Hiru lasterkari hauek emakumezkoen sailkapenaren buru dira: Trigueros (200 puntu), Nerea Martinez (198 puntu) eta Agurtzane Argiarro (196 puntu).

Gizonezkoen artean, ez dago hain argi. Dani Aguirrek Bilbao-Gasteizeko lehenengo lasterketa irabazi zuen, Jon Erdaide bigarrena izan zen eta Nuno Silva hirugarrena. Bigarren lasterketaren ostean sailkapena aldatu zen. Jon Erdaidek txapeldunordeak, proba irabazteko faboritoa zena, muskulu-lesio baten ondorioz utzi behar izan zuen eta Carlos García Recondok (Irun, 1968) lehenengo postua eskuratu zuen Gasteiz-Iruñea proban, lehenengo lasterketan bosgarren lekua eskuratu ondoren. Bigarren eta hirugarren tokiak Imanol Alesonek (Azkoitia, 1972) eta Oscar Perez de Nanclaresek (Vitoria,1972) eskuratu zituzten.

Horrela, hiru atleta hauek gizonezkoen sailkapenaren buru dira: García Recondo lehenenego postuan 196 puntuekin eta Aleson eta Perez de Nanclares bigarren eta hirugarren postuetan, 193 puntuetan berdinduta.

Iruñea-Donostia lasterketaren hasiera abuztuaren 4an, ostiralean, izango da 24:00tan, Gazteluko Plazan, Nafarroako hiruburuko bihotza. Bertatik partaideak aterako dira, 150 inguru, erronka betetzeko: hiruburu nafartarraren eta gipuzkoarraren arteko distantzia mendietatik gainditu 34 orduko gehienezko epearekin. Atletek igandeko 10ak arte dute Donostiako helmugara heltzeko.

Lortzeko, 19 mendietatik pasatu behar dira: Ezkaba, Arrondoa, Eltxumendi, Arriaundi, Erga, Larrazpil, Iparraundi, Ireber, Egieztu, Gurantz, Ulizar, Hirumugarrieta, Larre, Urdelar, Zaburu, Oindo, Adarra, Oindi y Agerreburu. BUTS zirkuituetan ohikoa denez, zirkuituak balizatutako bidezidorrak (GR, PR eta Donejakue Bidea) sustatzen ditu, ondorioz, lasterketaren erdia baino gehiago horrelako bidezidorretatik pasatzen da. Gainera, lasterketa pasatzen den mendi bideetako berreskurapena eta mantentze-lanak bilatzen ditu.

Iruñea-Donostia lasterketa BUTS Zirkuituaren hirugarrena da, aurreko bi etapen ospakizunaren ostean: Bilbao-Gasteiz (otsailak 24-26) eta Gasteiz-Iruñea (ekainak 2-4). Laugarren eta azkenengo lasterketa, Donostia eta Bilbo batzen duena, urriaren 6tik 8ra burutuko da. Guztira 500 kilometroko ibilbidea osatzen dute ultradistantziako lau mendi lasterketa hauek eta, gainera, distantzia luzeko proben artean proba erreginean, Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB) proban, puntuatzen dute.

BUTS Iruña Donostia 2
Hirugarren etapa, Nafarroako hiriburutik Donostiara artekoa, abuztuaren 4tik 6ra izango da, eta partaideek 120 kilometro osatu beharko dituzte.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

Partaideen zerrenda:
https://www.herrikrosa.eus/VerInscritos2.asp?carrera=604&Submit=Enviar

BUTS

VITORIA-GASTEIZ ACOGE ESTE VIERNES LA SALIDA DE LA SEGUNDA ETAPA

Hasta el próximo 11 de julio está abierto el plazo para apuntarse a esta prueba, que ha sido designada Campeonato de Euskal Herria de Ultra Trail 2017 por la Euskal Mendizale Federazioa-Federación Vasca de Montaña. 

Los participantes tendrán que recorrer 120 kilómetros de distancia con un desnivel acumulado de 14.500 metros en la tercera carrera del desafío BUTS, que está uniendo a lo largo de este año las capitales vascas y navarra.

Clasificación general en: 
http://www.basqueultratrail.com/wp-content/uploads/2017/05/CIRCUITO-BASQUE-ULTRA-TRAIL-SERIES-2017-2-PRUEBAS-Resultados.pdf

Las montañas que unen la capital navarra y la guipuzcoana serán testigos del 4 al 6 de agosto de la carrera que definirá al campeón vasco de ultra trail de 2017. Por las cumbres, valles, llanuras y bosques que jalonan el paisaje entre Pamplona-Iruñea y Donostia-San Sebastián se desarrollará el primer fin de semana de agosto la tercera de las cuatro carreras que conforman la Basque Ultra Trail Series (BUTS).  El desafío que supone, 120 kilómetros de distancia con un desnivel acumulado de 14.500 metros, ha llevado al comité de la Federación Vasca de Montaña a elegir esta novedosa carrera de montaña como el Campeonato de Euskal Herria de Ultra Trail 2017. De esta carrera saldrá el campeón de Ultra Trail de Euskal Herria 2017.

El plazo para apuntarse a la ultra trail Iruñea-Donostia está abierto hasta el próximo 11 de julio y quienes deseen participar pueden inscribirse en http://www.basqueultratrail.com/inscripciones-basque-ultra-trail-series/.

La Iruñea-Donostia es la tercera carrera del circuito BUTS, tras la celebración de sus dos primeras etapas: Bilbao-Gasteiz (24-26 febrero) y Gasteiz-Iruñea (5-7 mayo). La cuarta y última carrera, que unirá Donostia y Bilbao, se desarrollará del 6 al 8 de octubre. Un total de 500 kilómetros en cuatro carreras por montaña de ultradistancia, cuatro pruebas que son puntuables para la `reina´ de las carreras de montaña de larga distancia: Ultra Trail del Mont Blanc (UTMB).

Pese al desafío que suponen, las cuatro carreras de BUTS están diseñadas para cualquier persona entrenada y acostumbrada a moverse por la montaña. En ellas pueden participar deportistas y montañeros de todos los niveles, desde quienes completar la carrera corriendo, en unas 12 o 14 horas, hasta los que alternando carrera y marcha, consiguen terminarla acercándose a los tiempos máximos establecidos para completar la carrera (30-40 horas).

El circuito Basque Ultra Trail Series es todo un homenaje y está inspirado en la `Marcha de las cuatro catedrales´, la gesta que realizó el montañero tolosarra Sheve Peña en 1953, cuando unió en una marcha a pie por los montes las tres capitales vascas y la navarra caminando de forma ininterrumpida del 25 al 28 de mayo de ese año.

La Iruñea-Donostia dará el pistoletazo de salida a las 24:00 horas del viernes 4 de agosto desde el corazón de la capital navarra, la Plaza del Castillo. Por delante, los participantes tendrán un máximo de 34 horas, hasta las 10 horas del domingo, para completar la carrera. Para lograr cruzar la meta, los participantes tendrán que salvar un desnivel de 7.000 metros en ascenso y de 7.500 metros en descenso, coronando sucesivamente 19 cumbres: Ezkaba, Arrondoa, Eltxumendi, Arriaundi, Erga, Larrazpil, Iparraundi, Ireber, Egieztu, Gurantz, Ulizar, Hirumugarrieta, Larre, Urdelar, Zaburu, Oindo, Adarra, Oindi y Agerreburu. El recorrido discurre por senderos históricos sobradamente conocidos por los aficionados vascos al trail, como el GR-20 (Vuelta a Aralar), el GR-121 (Gipuzkoako Bira) o el GR-220 (Vuelta a la Cuenca de Pamplona), entre otros.

Tras las dos primeras pruebas disputadas (Bilbao-Gasteiz y Gasteiz-Iruñea), Carlos García Recondo, Irun 1968, (196 puntos), Imanol Aleson, Azkoitia 1972, (193 puntos) y Óscar Pérez de Nanclares, Vitoria-Gasteiz 1972, (193) lideran la clasificación general masculina. Carlos García Recondo consiguió el mejor tiempo en la segunda carrera, cruzando el primero la meta tras completar el segundo desafío BUTS, los 130 kilómetros de la Gasteiz-Iruñea, en un tiempo de 16:49:04. Esta victoria le ha alzado al primer puesto de la clasificación general, a pesar de que en la primera carrera disputada, la que unió las capitales vizcaína y alavesa, quedó en quinto lugar.

Silvia Trigueros, con 200 puntos, Nerea Martínez, (198 puntos) y Agurtzane Argiarro (196) encabezan los tres primeros puestos de la clasificación general femenina.  Nacida en Abadiño en 1976, Silvia Trigueros es por el momento la dominadora indiscutible del circuito BUTS, al haber conseguido entrar la primera en la meta en las dos carreras ya disputadas, lo que la convierte en clara favorita a ganar la tercera prueba que se disputará del 4 al 6 de agosto. Se da la circunstancia de que ocurre lo mismo también con los puestos segundo y tercero, encabezados en las dos pruebas ya disputadas por las mismas atletas: Nerea Martínez (Pamplona, 1972) y Agurtzane Argiarro (Bermeo, 1969).

Más allá de la parte competitiva que toda carrera comporta, completar las carreras de la Basque Ultra Trail Series es todo un desafío. La llegada de los últimos también es emocionante, tanto como llegar la primera, para corredoras como Begoña, una bilbaína de 68 años que, a pesar de arrastrar una lesión de rodilla, consiguió hacer realidad su sueño de terminar una carrera de más de 100 kilómetros y cruzar emocionada la meta de la Gasteiz-Iruñea 1 hora y 44 minutos antes del tiempo límite de 36 horas. A sus 70 años, Jacinto Lajas es el corredor más veterano inscrito en las cuatro carreras de la Basque Ultra Trail Series. Otro corredor que sobresale es Benito Lekuona, conocido en los circuitos ultra por su original vestimenta: pantalones de mahón, calcetines de arpillera, abarcas y un par de varas de avellano como bastones. Son sólo historias personales que hablan de superación y del mérito que tiene, no sólo ganar, sino también participar en los desafíos de BUTS.

BUTS Iruña Donostia
La tercera etapa discurrirá entre la capital navarra y San Sebastián y en ella los participantes tendrán que recorrer 120 kilómetros entre el 4 y el 6 de agosto.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com

BUTS
CARLOS GARCÍA RECONDO cruzando la meta de Iruñea

Basque Ultra Trail Series

Euskal Mendizale Federazioak Ultra Traileko Euskal Herriko Txapelketa izendatutako proban izena emateko epea hurrengo uztailaren 11ra arte egongo da irekita. 

120 kilometroko distantzia eta 14.500 metroko desnibela dira BUTS zirkuituaren hirugarren probaren ezaugarriak, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuak batuz.

Sailkapen orokorra:
http://www.basqueultratrail.com/wp-content/uploads/2017/05/CIRCUITO-BASQUE-ULTRA-TRAIL-SERIES-2017-2-PRUEBAS-Resultados.pdf

127 partaide abiatuko dira probaren 130 kilometroak osatzeko asmoarekin. Mendiko lasterketen zirkuituak Sheve Peña eta hark egindako Lau Katedralen Martxa omentzen du, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotuko ditu lehen aldiz.

Nafarroako eta Gipuzkoako hiriburuak batzen dituen mendiguneak lekuko izanda, Euskal Herriko Ultra Trail modalitateko 2017. urteko txapelduna nor izango den erabakiko da lasterketa honetan, abuztuaren 4tik 6ra. Bi lurraldeetako mendigune nagusienetan barna, Basque Ultra Trail Series (BUTS) zirkuituaren hirugarren etapa burutuko da abuztuaren lehenengo asteburuan. Probaren ezaugarriak 120 kilometroko distantzia eta 14.500 metroko desnibela, kontuan hartuta Euskal Mendizale Federazioak 2017ko Euskal Herriko Ultra Trail Txapelketa izendatu du ultra trail berritzaile hau. Lasterketa honetatik 2017ko Euskal Herriko Ultra Trail modalitateko txapelduna ezagutuko da.

Iruñea-Donostia ultra trail proban izena emateko epea uztailaren 11ra arte egongo da irekita eta parte hartu nahi dutenek http://www.basqueultratrail.com/inscripciones-basque-ultra-trail-series/ helbidean izena eman dezakete.

Guztira, lau ultra trail lasterketa egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuen artean, 500 kilometroko zirkuitu bat osatuz. Iruñea-Donostia lasterketa BUTS zirkuituaren hirugarren etapa izango da, Bilbo-Gasteiz (otsailaren 24-26) eta Gasteiz-Iruñea (maiatzaren 5-7) etapen ostean. Laugarren eta azkenengo lasterketa, Donostia eta Bilbo lotuko ditu, urriaren 6tik 8ra egingo dena. Gainera, lau proba hauek distantzia luzeko mendi lasterketa entzutetsuenean, Mont Blanckeko UltraTrail (UTMB) proban, puntuatzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Bete-beteko kirol-erronka da, baina BUTS zirkuituaren lau lasterketak mendietatik mugitzeko ohitura duen edota prestatuta dagoen edozein pertsonarentzat daude diseinatuta. Hauetan edozein mailetako kirol zaleek eta mendizaleek parte hartu dezakete. Gainera, lasterketa hainbat modutan bete daiteke, korrika egiten, 12-14 orduetan, edota korrika eta martxa txandakatzen, lasterketa amaitzeko ezarritako epe maximoak betez(30-40 ordu).

Basque Ultra Trail Series zirkuitua omenaldi bat da eta “Lau Katedraletako Martxa”-n dago oinarrituta, 1953. urtean Sheve Peña mendizaleak nafarroako eta euskal autonomia erkidegoko hiru hiriburuak batzeko mendietatik, etenik egin gabe, egindako ibilbidean hain zuzen, urte horretako maiatzaren 25etik 28ra egin zuena.

Iruñea-Donostia lasterketa abuztuaren 4an hasiko da gaueko 12etan, Nafarroako hiriburuaren erdigunetik, Castillo Plazatik. Partehartzaileek, gehienez, 34 ordu izango dituzte, igandeko 10ak arte, lasterketa amaitzeko. Helmugara ailegatzeko, 7.000 metroko goranzko desnibela eta 7.500 metroko beheranzko desnibela gainditu beharko dute, 19 mendi igota: Ezkaba, Arrondoa, Eltxumendi, Arriaundi, Erga, Larrazpil, Iparraundi, Ireber, Egieztu, Gurantz, Ulizar, Hirumugarrieta, Larre, Urdelar, Zaburu, Oindo, Adarra, Oindi y Agerreburu. Bideak hainbat zidor historiko zeharkatzen ditu, mendiko lasterketen zaleek aski ezagunak dituzten bideak; besteren artean, GR-20a (Aralarko Itzulia), GR-121a (Gipuzkoako Bira) eta GR-220a (Iruñerriko Itzulia).

Burututako bi proben ostean (Bilbo-Gasteiz eta Gasteiz-Iruñea), Carlos García Recondo, Irun 1968, (196 puntu), Imanol Aleson, Azkoitia 1972, (193 puntu) eta Oscar Perez de Nanclares, Vitoria-Gasteiz 1972, (193) gizonezkoen sailkapenaren buru dira. Carlos Garcia Recondok denbora onena lortu zuen bigarren lasterketan, BUTSen bigarren etapan helmugara lehena helduz, Gatseiz-Iruñeako 130 kilometroak 16:49:04 denborarekin eginez. Garaipen honek sailkapen orokorrean lehenengoa izatera eraman du, burututako lehenengo lasterketan, Bizkaiko eta Arabako hiriburuak lotu zituena, bosgarren tokian heldu arren.

Silvia Trigueros, 200 puntuekin, Nerea Martinez, 198 puntuekin, eta Agurtzane Argiarro, 196 puntuekin, emakumezkoen sailkapen orokorrean lehenengo, bigarren eta hirugarren tokiak lortu dituzte. Abadiñon jaiota, 1976. urtean, Silvia Trigueros BUTS zirkuituaren lehenengo tokia eskuratu du, probaren lehenengo bi etapetan helmugara lehenengo tokian helduz; ondorioz, abuztuaren 4tik 6ra egingo den lasterketan garaile aterako dela uste da. Gauza bera gertatzen da bigarren eta hirugarren tokiekin.

Lehiatik haratago, Basque Ultra Trail Series-eko lasterketak amaitzea bete-beteko kirol-erronka da. Horregatik, azkenengo tokietan heltzen direnentzat hunkigarria da baita ere. Begoña, 68 urteko bilbotarra, belauneko lesio bat izanda, 100 kilometro baino gehiagoko lasterketa bat amaitzea lortu zuen. Gasteiz-Iruñea lasterketan izan zen eta 36 orduko epea amaitu baino lehen amaitzea lortu zuen, ordu bat eta 44 minutu lehenago. 70 urterekin, Jacinto Lajas eskarmentu handiko parte-hartzailea da eta Basque Ultra Trail Series-etako lau lasterketetan parte hartu du. Beste parte-hartzaile esanguratsu bat Benito Lekuona da, bere janzkera orijinalengatik ezaguna: mahoizko galtzak, arpillerazko galtzerdiak, albarkak eta bi hurrondo makila. Nork bere burua gainditzeaz eta BUTS erronketan parte hartzeak duen merituaz hitz egiten diguten historiak dira.

BUTS Iruña Donostia 2
Hirugarren etapa, Nafarroako hiriburutik Donostiara artekoa, abuztuaren 4tik 6ra izango da, eta partaideek 120 kilometro osatu beharko dituzte.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

BUTS Gasteis

¡TODO LISTO PARA QUE MAÑANA A MEDIANOCHE ARRANQUE EN VITORIA-GASTEIZ LA GRAN AVENTURA DE LA BASQUE ULTRA TRAIL SERIES!

BUTS Gasteis
El vitoriano ÓSCAR PÉREZ DE NANCLARES y la corredora de Pamplona NEREA MARTÍNEZ lucharán por alcanzar el triunfo en casa. Fotos BUTS.

Un total de 127 corredores saldrán de la Plaza de la Virgen Blanca y atravesarán Vitoria-Gasteiz en plena noche para recorrer durante la madrugada los 130 kilómetros que separan la capital vasca de Pamplona en un tiempo límite de 36 horas. El transcurso de la carrera y la evolución de cada uno de los corredores podrán seguirse en tiempo real por Internet desde el pistoletazo de salida en el link http://bit.ly/2ovw3Ne

La plaza de la Virgen Blanca luce ya EL ARCO DE SALIDA de esta exigente prueba que acumula 12.700 metros de desnivel de un trazado que tiene su techo en el Beriain. Una exposición de fotografías de la carrera Bilbao-Gasteiz y la charla En el cercano Club de Montaña Gasteiz ‘Sheve Peña, del atletismo al montañismo’ son algunas de las actividades organizadas para todo el público.

Todo está preparado ya para que a las 24 horas de mañana arranque en la plaza de la Virgen Blanca la aventura de la GASTEIZ-IRUÑEA, la segunda prueba del Circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS). Un total de 127 valientes atravesarán Vitoria-Gasteiz en plena noche para recorrer durante la madrugada los 130 kilómetros que separan la capital alavesa de la capital  navarra en un tiempo máximo de 36 horas.

La plaza de la Virgen Blanca LUCE DESDE HOY EL ARCO DE SALIDA de esta exigente prueba que, con un desnivel acumulado de 12.700 metros, tiene su techo en los 1.493 metros  del Beriain y asciende casi una treintena de cumbres, entre ellas, Lendiz, Zalbizkar, Kapildui , Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe, Maiza y Ezkaba.

Entre los 127 participantes que han aceptado el desafío no sólo figuran destacados nombres incluidos en el ranking de la Asociación Internacional Trail Running (ITRA), sino también algunos de los más sobresalientes de la propia clasificación del circuito BUTS. Entre ellas, las tres primeras de la categoría femenina de la BILBAO-GASTEIZ, Silvia Trigueros, Nerea Martínez y Agurtzane Arguiarro; también el subcampeón de la masculina, Jon Erdaide, y otros seis corredores que cruzaron la meta vitoriana entre los 15 primeros clasificados: Arkaitz Galíndez  (4º),  Carlos García  Recondo (5º), Óscar Pérez de Nanclares (6º),  Imanol Aleson (7º), Eneko Sainz (11º) y Pedro Etxeberria (14º).
Junto a ellos también estará Jacinto Lajas quien, a sus 70 años, es el corredor más veterano inscrito en las cuatro carreras de la BASQUE ULTRA TRAIL SERIES, así como Benito Lekuona, conocido en los circuitos ultra por su original y distintiva equipación deportiva: pantalones de Mahón, calcetines de arpillera, abarcas y un par de varas de avellano como bastones.  Con su participación en la carrera GASTEIZ-IRUÑEA todos ellos optan además a sumar los 6 puntos con los que la organización de la Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB) ha incluido esta carrera entre las puntuables para la próxima edición de la prueba más prestigiosa de Europa en esta modalidad. Los cuatro desafíos de BUTS han recibido el visto bueno de UTMB, de modo que quienes completaron la BILBAO-GASTEIZ y ahora corran hasta Pamplona, ya tendrán 11 de los 15 puntos que exige la pre-inscripción de la prueba francesa.

Los corredores comenzarán hoy, jueves, a las 17 horas, a recoger sus dorsales en la carpa MENDIKO HIRIA instalada en la plaza de la Virgen Blanca y podrán hacerlo hasta mañana a las 21:00 horas CON EL DORSAL SE LES ENTREGA LA BALIZA DE GEOLOCALIZACIÓN VÍA SATÉLITE (un dispositivo de seguridad que permitirá a la organización conocer en todo momento la posición exacta de todos ellos) JUNTO CON EL CHIP que registrará sus tiempos en los controles y que permitirá que, a través de la web de BASQUE ULTRA TRAIL SERIES, sus familiares y amigos puedan hacer un seguimiento exhaustivo de su participación en tiempo real desde el link http://bit.ly/2ovw3Ne.

ACTIVIDADES ABIERTAS AL PÚBLICO
Aunque la carrera dará inicio a las 24:00 horas mañana viernes 5 de mayo, el espíritu de la BUTS (BASQUE ULTRA TRAIL SERIES) tomará Vitoria-Gasteiz desde hoy. A las 17:00 horas se abrirá en la plaza de la Virgen Blanca la Mendiko Hiria, una carpa de 200 metros cuadrados, donde podrán recoger los participantes sus dorsales y donde se coordinarán las actividades abiertas a todo el público: Miniferia dedicada al deporte con los stands de comercios especializados y muestra de vehículos Renault; Exposición de las más espectaculares fotografías de la primera carrera de BUTS que unió Bilbao y Gasteiz los pasados 24 y 25 de febrero en las cercanas instalaciones del Club de Montaña Gasteiz (calle Pintorería 74)  y la Charla ‘Sheve Peña, del atletismo al montañismo’ , impartida por Iñaki García Uribe a ls 8 de la tarde en el mismo club.

Mientras, los corredores se sentarán a cenar en la famosa PASTA PARTY, que la organización ofrecerá a los participantes (y a sus acompañantes, si así lo indican).

24:00 PISTOLETAZO DE SALIDA EN LA VIRGEN BLANCA Y PASO POR LA CATEDRAL NUEVA
A las 23:00, los 127 participantes tendrán ACCESO AL PARQUE CERRADO DE SALIDA. Una hora más tarde, A LAS 12 DE LA NOCHE, 24:00 HORAS, sonará el PISTOLETAZO DE SALIDA de esta carrera que arranca visitando algunas de las estampas clásicas de la capital alavesa. La carrera pasará por delante de la Catedral Nueva, en un nuevo guiño a la Marcha de las 4 Catedrales de Sheve Peña, discurriendo después en su tramo urbano por las calles Becerro de Bengoa, General Álava, Independencia, Angulema, la plaza Green Capital, el puente de San Cristóbal, Alboka y Alberto Schommer. Desde ahí, los corredores tomarán el Campo de los Palacios, camino del Cerro de Olarizu, loma emblemática de la capital vasca donde cada año cientos de vitorianos celebran la romería que despide el verano en la cruz que corona el cerro.

12 CONTROLES DE PASO, AVITUALLAMIENTOS Y ASISTENCIA SANITARIA
La organización facilitará a cada corredor un chip, que tendrá que portar en todo momento y permitirá marcar los tiempos exactos en los que llega a los controles de paso dispuestos a lo largo de los 130 kilómetros. En total, durante la carrera tendrán doce controles, cinco de ellos con hora límite de paso: Lendiz, Okina (cierre control a las 4:00 horas), Azazeta, Erreta, puerto Opakua (cierre control a las 12:00 horas), Andoin, Urbasa, Lizarraga (cierre control a las 21:00 horas), Beriain, Ollo (cierre control a las 3:00 horas del domingo), Erice (cierre control a las 6:00 horas del domingo) y Berriogoiti.

En cada control habrá un avituallamiento de distinta categoría. En Lendiz y Opakua, los corredores podrán beber agua, refrescos y bebidas isotónicas y comer fruta (naranjas, plátanos, sandía, melón o tomates) y frutos secos. En Okina, Azazeta, Erroeta, Andoin, Urbasa, Ollo, Erice y Berriogoiti además encontrarán queso, embutido, chocolate, pastas y galletas, caldo y café. A lo largo del recorrido dispondrán de asistencia sanitaria en Okina, Azazeta, Erroeta, Andoin, Urbasa, Lizarraga, Beriain, Ollo y Berriogoiti.

La BASE DE VIDA de la carrera se instalará en Lizarraga. Allí, los participantes dispondrán de duchas, la ropa de repuesto que hayan entregado a la organización al inicio de la prueba, área de masajes y descanso, y servicio de atención médica. A partir de este punto de la prueba, además, los participantes podrán realizar lo que resta de recorrido acompañados por un ‘Bidelagun’ de apoyo para completar los últimos 48 kilómetros.

LLEGADA A IRUÑEA: META EN LA PLAZA DEL CASTILLO
Los corredores llegarán a la capital navarra entrando por Ansoain, cruzando el parque de Aranzadi y accediendo al Casco Viejo por el Portal de Francia. La llegada a la meta, instalada en la PLAZA DEL CASTILLO está prevista para los primeros corredores sobre las 15:00 y 16:00 horas del sábado, pero el control de meta permanecerá abierto hasta las 12:00 horas del domingo 7. En ese momento, coincidiendo con la entrada en Pamplona de los últimos ‘finisher’, se realizará una emotiva ENTREGA DE PREMIOS en la que los vencedores mostrarán su reconocimiento a quienes acaban de finalizar la prueba.

Los ganadores, tanto en la categoría femenina como masculina, obtendrán 1.000 euros, un trofeo y una txapela. Todos los participantes que terminen esta carrera puntuable para la Ultra Trail del Mont Blanc, recibirán un diploma FINISHER que acredita su participación en esta prueba que trasciende lo meramente deportivo y que cuenta con el apoyo institucional del Gobierno Vasco y de Gobierno de Navarra, de las Diputaciones forales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, y de los ayuntamientos de Vitoria-Gasteiz, Iruñea-Pamplona, Bilbao y Donostia-San Sebastián. Euskaltel es el patrocinador principal de BUTS, además de OS20 y Lidl. Dispone asimismo de la colaboración de las federaciones de montaña y clubes de montaña de los municipios y territorios por los discurre el circuito, así como de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y de las firmas Coca-Cola, Renault-Gaursa, Aneto, Powerade, Café Fortaleza, Lacturale, Faes Farma, Herrikrosa.eus y Urgo.

BUTS Gasteiz Iruña
El siguiente reto será correr los 130 kilómetros de distancia entre Vitoria y Pamplona entre el 5 y el 7 de mayo.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com


Basque Ultra Trail Series

Guztira 127 korrikalari abiatuko dira Andre Mari Zuriaren plazatik gau bete-betean, euskal hiriburua eta Iruñen arteko 130 kilometro menditsuak gehienez ere 36 orduko epean osatzeko asmoarekin. Zaleek, irteeratik bertatik, Internet bidez eta unean berean egin ahal izango dute lasterketaren eta korrikalari bakoitzaren jarraipena http://bit.ly/2ovw3Ne estekan. 

Andre Maria Zuriaren plazan jarrita dago jada IRTEERAKO ARKUA; ; hortik abiatuko dira partaideak 12.700 metroko desnibeleko proba gogor hau bukatzea helburutzat. Zale eta ikusleek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute: Bilbao-Gasteiz probako argazkien erakusketa edo ‘Sheve Peña, del atletismo al montañismo’ hitzaldia.

Dena prest dago Andre Maria Zuriaren plazan bihar gauerdiko 24:00etan GASTEIZ-IRUÑEA proba abiatzeko. Guztira 127 korrikalarik ekingo diote BASQUE ULTRA TRAIL SERIES Zirkuituko bigarren proba honi, gau bete-betean zeharkatuko dituzte Gasteizko kaleak, eta korrika jarraituko dute goizaldeko ordu txikietan eta larunbat osoan, gehienez ere 36 ordu izango baitituzte euskal eta nafarroako hiriburuen arteko 130 kilometroak osatzeko.

Gaurdanik jarrita dago IRTEERAKO ARKUA Andre Mari Zuriaren plazan. Hortik abiatuko dira korrikalariak lasterketa gogor hau amaitzeko asmoarekin. Probak 12.700 metroko desnibel metatua du, eta ia 30 gailur jotzen ditu bidean: besteak beste, Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe, Maiza eta Ezkaba. Sabaia, gailur gorena, Beriain izango da (1.493 metro).

Erronkari aurre egiteko prest diren 127 partaideen artean Trail Runningeko Nazioarteko Elkartearen (ITRA) rankineko korrikalari nabarmenak daude, eta, horrez gain, Zirkuituko sailkapenean bertan buruan dauden partaideetako batzuk, hala nola BILBAO-GASTEIZ probako lehen hiru emakumeak (Silvia Trigueros, Nerea Martínez eta Agurtzane Argiarro), gizonezkoen kategoriako txapeldunordea, Jon Erdaide, eta Gasteizko helmuga lehen hamabosten artean gurutzatu zuten beste sei korrikalari: Arkaitz Galíndez (4), Carlos García Recondo (5), Óscar Pérez de Nanclares (6), Imanol Aleson (7), Eneko Sainz (11) eta Pedro Etxeberria (14).

Horiekin batera, Gasteizko irteera izango dira Jacinto Lajas, 70 urterekin BASQUE ULRA TRAIL SERIES zirkuituko lau lasterketetan izena eman duen korrikalari beteranoena, eta Benito Lekuona, aski ezaguna ultra probetan, mahoizko galtzekin, artilezko galtzerdiekin eta bi hurritz makilekin aritzen baita lasterketa luze hauetan.

GASTEIZ-IRUÑEA proba, gainera, Mont Blanceko Ultra Trailerako (UTMB) puntuagarria izango da (modalitate honetako Europako proba entzutetsuena da UTMB), eta, beraz, Iruñeko helmuga gurutzatzen duten guztiek sei puntu eskuratuko dituzte. Hain zuzen, BUTS zirkuituko lau lasterketak izango dira UTMBrako puntuagarriak, eta hala, otsailean Gasteizko helmuga jo zutenek eta orain Iruñekora iristen direnek 11 puntu izango dituzte jada (15 puntu behar dira Alpeetako proban aldez aurreko izen ematea egiteko).

Gaur 17:00etatik aurrera, Andre Zuriaren Plazan dagoen MENDIKO HIRIA karpan korrikalariek dortsala hartzeko aukera izango dute. DORTSALAREKIN BATERA SATELITE BIDEZKO GEOKOKAPEN-BALIZA emango zaie (korrikalariak uneoro zer posizio zehatzetan dauden jakin ahal izango du antolakuntzak segurtasuneko gailu horren bidez), baita tarteko kontroletan denborak erregistratzeko TXIPA ere. Hala, gailu horri esker, senideek eta lagunek aukera izango dute, BASQUE ULTRA TRAIL SERIESen web orriaren bidez, unean bertan lasterkari bakoitzaren jarraipen zehatza egiteko  http://bit.ly/2ovw3Ne estekan.

PUBLIKOENTZAKO JARDUERAK
Lasterketa ostiralean, hilak 5, 24:00etan abiatuko bada ere, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituaren espiritua egun bat lehenago, ostegunean, arnastu ahal izango da Gasteizen. Arratsalde horretan, 17:00etan zehazki, Mendiko Hiria zabalduko da Andre Maria Zuriaren plazan, 200 metro karratuko karpa bat, partaideei harrera egiteko ez ezik zale eta ikusle guztiei zabaldutako hainbat jarduera koordinatzeko. Mendiko Hiria irekita egongo da ostegunean 20:30ak arte eta ostiralean 11:00etatik 23:00ak arte: Kirolen inguruko azoka txikia, saltoki espezializatuen erakusmahaiekin eta Renault ibilgailuen erakusketa; Gasteiz Mendi Taldearen egoitzan (Pintore kalea, 74), BASQUE ULTRATRAIL SERIES zirkuituko Bilbo-Gasteiz lehen lasterketako irudi ikusgarrienetako batzuen erakusketa izango da ikusgai eta ‘Sheve Peña, del atletismo al montañismo’ hitzaldia, Iñaki García Uriberen eskutik, arratsaldeko 8etan.

Bitartean, korrikalariak mokadu bat jatera eseriko dira PASTA PARTY entzutetsuan; antolakuntzak kirolarientzako otordu aproposa eskainiko die partaideei (eta laguntzaileei, horrela adierazten badute).

24:00ETAN IRTEERA ANDRE MARI ZURIAREN PLAZAN ETA KATEDRAL BERRIAREN AURRETIK IGAROTZEA
Eta 23:00etatik aurrera, IRTEERAKO EREMU ITXIRA sartzeko aukera izango dute 127 partaideek. Ordubete geroago, GAUERDIKO 24:00etan, emango zaio IRTEERA lasterketari. Lehen metroetan, Arabako hiriburuko leku eta estanpa klasikoen artean ibiliko dira korrikalariak. Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu ondoren, Katedral Berriaren aurretik igaroko dira partaideak; Sheve Peñaren Lau Katedralen Martxa ibilaldiari eginiko keinu txiki bat izango da. Eta segidan, hirigunean barneratuko dira: Becerro de Bengoa, Alaba Jeneralaren kalea, Angulema, Green Capital plaza, San Kristobal zubia, Alboka eta Alberto Schommer kalea. Eta Jauregilanda kalean aurrera, Olarizuko muino alderantz hasiko dira. Arabako hiriburuko kasko hau oso maitatua da gasteiztarren artean, uda amaierako erromerian ehunka eta ehunka lagun elkartzen baitira gurutzearen inguruan.

TARTEKO 12 KONTROL, ANOA-GUNE ETA OSASUN LAGUNTZAKO POSTU
Antolakuntzak txip bat emango dio lasterkari bakoitzari, uneoro jarrita eraman beharrekoa, ibilbideko 130 kilometroetan zehar egokitutako tartekako kontroletan zer denbora zehatzetan iristen diren erregistratzeko. Guztira 12 kontrol izango dira ibilbidean, eta horietatik bostetan denbora-muga bat izango da: Lendiz, Okina (4:00etan itxiko da kontrola), Azazeta, Erroeta, Opakua mendatea (12:00etan itxiko da kontrola), Andoin, Urbasa, Lizarraga (21:00etan itxiko da kontrola), Beriain, Ollo (igande goizeko 3:00etan itxiko da kontrola), Eritze (igandeko 6:00etan itxiko da kontrola) eta Berriogoiti.

Kontrol bakoitzean anoa-gune bat izango da. Lendiz eta Opakuakoan, korrikalariek ura, freskagarriak eta edari isotonikoak edan ahal izango dituzte, eta fruta (laranjak, bananak, sandia, meloia eta tomateak) eta fruitu lehorrak jan. Okina, Azazeta, Erroeta, Andoin, Urbasa, Ollo, Eritze eta Berriogoitiko anoa-guneetan, aipatutakoez gain, gazta, hestebeteak, txokolatea, pastak eta galletak, salda eta kafea ere izango dituzte. Horrez gainera, osasun-laguntza izango dute Okina, Azazeta, Erroeta, Andoin, Urbasa, Beriain, Ollo eta Berriogoitin.

Lasterketako BIZITZA OINARRIA Lizarragan egokituko da. Eremu horretan, partaideek dutxak, probaren hasieran antolakuntzari emandako aldatzeko arropa, masajeak hartzeko eta atsedenean egoteko gunea eta osasun-arretako zerbitzua izango dituzte. Puntu horretatik aurrera, gainera, partaideek bidelagun batekin batera egin ahal izango dituzte azken 48 kilometroak.

IRUÑEKO IRITSIERA: HELMUGA GAZTELUKO PLAZAN
Antsoaindik sartuko dira korrikalariak Iruñean, Aranzadi parkea zeharkatu eta Frantziako Atetik barna Alde Zaharrean barneratuz. Aurreikuspenak betez gero, lehen korrikalariak larunbatean 15:00ak eta 16:00ak artean iritsiko dira helmugara (GAZTELUKO PLAZA), baina edozein modutan, helmugako kontrola irekita egongo da igande eguerdiko 12:00ak arte. Une horretan, azken ‘finisherrak’ helmugaratzearekin batera, SARI-BANAKETA ekitaldi hunkigarria egingo da, eta garaileek beren aitortza egin ahal izango diete proba amaitu berri dutenei.

Lehen gizonezkoak eta emakumezkoak 1.000 euro, garaikurra eta txapela jasoko dituzte saritan. Proba hau Mont Blanceko Ultra Trailerako puntuagarria da, eta amaitzen duten guztiek FINISHER diploma jasoko dute, baita UTMBrako bost puntu ere. Lasterketak kirol hutsetik harago, naturaren balioak eta gure geografiaren aberastasunak sustatzeko helburua du, eta, hala, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiko Udalen laguntza eta babesa du. Gainera, Euskaltel du partner nagusitzat eta OS20 eta Lidl ere babesleen artean ditu. Antolakuntzak, orobat, zirkuitua igarotzen den udalerri eta lurraldeetako mendi federazioen eta mendi taldeen laguntza estimagarria jaso du, baita Iruñerriko Mankomunitatearena eta Coca-Cola, Renault-Gaursa, Aneto, Powerade, Fortaleza Kafeak, Lacturale, Faes Farma, Herrikrosa.eus eta Urgo etxeena ere.

BUTS Gasteiz Iruña 2
Bigarren erronka, Gasteiz eta Iruñea artekoa, maiatzaren 5etik 7ra izango da, eta korrikalariek 130 kilometro egin beharko dituzte mendiz mendi.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

BUTS VITORIA

VITORIA-GASTEIZ ACOGE ESTE VIERNES LA SALIDA DE LA SEGUNDA ETAPA

El jueves día 4, a las 17:00 horas, se abrirá en la plaza de la Virgen Blanca la Mendiko Hiria, donde los participantes recogerán los dorsales y el público disfrutará de numerosas actividades

127 participantes recorrerán los 130 kilómetros de esta segunda etapa del circuito de carreras por montaña que homenajea a Sheve Peña y su Marcha de las Cuatro Catedrales y que une por primera vez las cuatro capitales vascas.
Tomarán la salida a las 24:00 horas del viernes 5 y tendrán 36 horas como máximo para llegar a Iruñea-Pamplona a través de los bellos paisajes de los Montes de Vitoria y las sierras de Entzia y Urbasa con momentos mágicos como el paso por el centro geográfico de Euskal Herria en la sierra de Andia.
El recorrido, que tiene 12.700 metros de desnivel acumulado, tiene su techo en los 1.493 metros del Beriain y asciende casi una treintena de cumbres, entre ellas Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe, Maiza y Ezkaba.
Entre los participantes hay 75 de los ‘finisher’ de la Bilbao-Gasteiz y están algunos de sus mejores corredores, como las tres primeras clasificadas en la categoría femenina (Silvia Trigueros, Nerea Martínez y Agurtzane Arguiarro) o el subcampeón de la masculina, Jon Erdaide.

BUTS Gasteiz Iruña
El siguiente reto será correr los 130 kilómetros de distancia entre Vitoria y Pamplona entre el 5 y el 7 de mayo.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com


Basque Ultra Trail Series

Ostegunean, hilak 4, arratsaldeko 17:00etan zabalduko da Mendiko Hiria Andre Maria Zuriaren plazan; partaideek han jasoko dituzte dortsalak, eta zaleek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute.

127 partaide abiatuko dira probaren 130 kilometroak osatzeko asmoarekin. Mendiko lasterketen zirkuituak Sheve Peña eta hark egindako Lau Katedralen Martxa omentzen du, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotuko ditu lehen aldiz.
Lasterkariek ostiralean, maiatzak 5, 24:00etan ekingo diote probari eta gehienez ere 36 ordu izango dituzte Iruñera iristeko. Aurrez Gasteizko Mendietako eta Entzia eta Urbasa mendilerroetako paisaia ederrak igaroko dituzte, eta leku magikoak ere bai, hala nola Euskal Herriko erdigune geografikoa, Andia mendilerroan.
Probak 12.700 metroko desnibel metatua du, eta ia 30 gailur jotzen ditu bidean: besteak beste, Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe, Maiza eta Ezkaba. Sabaia, gailur gorena, Beriain izango da (1.493 metro).
Partaideen artean izango dira Bilbao-Gasteiz probako ‘finisher’-etatik 75, baita lasterketa hartan denborarik onenak egin zituzten hainbat korrikalari ere, hala nola nesken kategoriako lehen hiru sailkatuak (Silvia Trigueros, Nerea Martínez eta Agurtzane Argiarro) eta gizonezkoen txapeldunordea, Jon Erdaide

BUTS Gasteiz Iruña 2
Bigarren erronka, Gasteiz eta Iruñea artekoa, maiatzaren 5etik 7ra izango da, eta korrikalariek 130 kilometro egin beharko dituzte mendiz mendi.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

Basque Ultra Trail Series

PAMPLONA ACOGERÁ LA META DE LA SEGUNDA PRUEBA DE LA BASQUE ULTRA TRAIL SERIES

Entre el 5 y el 7 de mayo, los más de cien participantes ya inscritos en la GASTEIZ-IRUÑEA enlazarán las capitales alavesa y navarra en un recorrido de 130 kilómetros con 12.700 metros de desnivel acumulado y un límite de 36 horas. La BASQUE ULTRA TRAIL SERIES incluye en el trazado de su segundo desafío el paso por el centro geográfico de Euskal Herria, lo que hace de este homenaje a la Marcha de la Cuatro Catedrales de Sheve Peña un evento que trasciende lo meramente deportivo. Las cuatro pruebas del circuito son puntuables para la Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB). Concretamente, quienes completen GASTEIZ-IRUÑEA recibirán seis puntos del total de 15 exigidos para pre-inscribirse en la UTMB. El plazo de inscripción para participar en la prueba finaliza a las 24:00 horas del viernes 7 de abril. Entre los corredores que ya han confirmado su participación están algunos de los mejores tiempos de la Bilbao-Gasteiz, como las tres primeras clasificadas en la categoría femenina (Silvia Trigueros, Nerea Martínez y Agurtzane Arguiarro) o el subcampeón de la masculina, Jon Erdaide. Los participantes disfrutarán a su llegada a Pamplona de un gran ambiente festivo gracias a la celebración durante la mañana del sábado de la BASQUE SERIES Iruña Krosa, un recorrido de 5,6 kilómetros con salida y meta en la plaza del Castillo.

Iruñea-Pamplona acogerá la primera semana de mayo la llegada de la segunda prueba de la BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS), el único circuito de carreras por montaña que une las cuatro capitales vascas. Tras el éxito de la celebración en febrero de la primera carrera, la Bilbao-Gasteiz, entre el 5 y el 7 de mayo los más de cien participantes ya inscritos en esta segunda enlazarán las capitales alavesa y navarra en un recorrido de 130 kilómetros que incluye en su trazado el paso por el centro geográfico de Euskal Herria, haciendo de este homenaje a la Marcha de la Cuatro Catedrales de Sheve Peña un evento que  trasciende lo meramente deportivo.

Aproximadamente, a las 15:00 horas del sábado 6 llegarán a la meta pamplonesa los primeros corredores en concluir el recorrido, que cerrará su control a las 12:00 horas del domingo 7. Pero el segundo desafío de la BASQUE ULTRA TRAIL SERIES habrá empezado 36 horas antes, cuando en la medianoche del viernes 5 los participantes atraviesen Vitoria-Gasteiz, camino del cerro de Olarizu, para enfrentarse en soledad y en condiciones de semi-autosuficiencia a un duro trazado que recorre la divisoria de los Montes de Vitoria y las sierras de Iturrieta, Entzia y Urbasa y Andia y discurre en algunos de sus tramos por senderos históricos como el GR-282 (Senda del pastoreo) o GR-220 (Vuelta a la Cuenca de Pamplona).

La prueba, que tiene 12.700 metros de desnivel acumulado, incluye el ascenso a cumbres como Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe, Maiza y Ezkaba, y tiene su techo en los 1.493 metros del Beriain. Muy cerca de allí, en una hoyada de la sierra de San Donato, los participantes podrán pasar la señalización del centro geográfico de Euskal Herria.

BUTS Gasteiz-Iruña
De izquierda a derecha: Fernando Pérez, Director de Basque Ultra Trail Series; Andoni Urquijo, técnico del Instituto Navarro de Deporte y Juventud; Martín Montañés, Presidente de la Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada; y Maitena Muruzabal, Directora del Área de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte del Ayuntamiento de Pamplona

Mañana, último día para inscribirse.

Ya son más de cien los corredores que han formalizado su inscripción, que aún permanecerá abierta hasta las 24:00 de este viernes, día 7 de abril. Entre las participaciones confirmadas están las de algunos corredores incluidos en el ranking de la Asociación Internacional de Trail Running (ITRA) y que, tras su experiencia en la Bilbao-Gasteiz, han decidido volver a retarse a sí mismos, como las tres primeras clasificadas en la categoría femenina (Silvia Trigueros, Nerea Martínez y Agurtzane Arguiarro), el subcampeón de la masculina, Jon Erdaide, u otros corredores que cruzaron la meta vitoriana entre los quince primeros clasificados: Arkaitz Galíndez, Carlos García Recondo, Imanol Aleson, Eneko Sainz y Pedro Etxeberria-Urbeitia.

Como novedad con respecto en la primera prueba, en la GASTEIZ-IRUÑEA se incorpora la figura del ‘pacer’ o acompañante en los últimos 48 kilómetros de la prueba (a partir de la Base de Vida de Lizarraga) como una medida de seguridad adicional para los participantes en la recta final de la carrera.

Además, los participantes disfrutarán a su llegada a Iruñea-Pamplona de un gran ambiente festivo gracias a la celebración durante la mañana del sábado de otra prueba deportiva; la BASQUE SERIES Iruña Krosa, con salida y meta en la plaza del Castillo. A partir de las 12:00 horas, los participantes de esta carrera popular tendrán una hora y quince minutos para recorrer los 5,6 kilómetros de esta prueba. La fecha límite de inscripción para participar en esta prueba organizada por Herri Krosa con la colaboración del Circuito Basque Ultra Trail es el viernes 5 de mayo a las 24:00.

La ultra trail GASTEIZ-IRUÑEA es una prueba larga distancia en la modalidad de semi-autosuficiencia. Esto implica que cada participante se hace responsable, entre cada uno de los doce avituallamientos, de sus propias condiciones de seguridad, alimentación y vestuario, de forma que pueda hacer frente a cualquier condición adversa derivada del entorno, las condiciones meteorológicas, la fatiga o las lesiones. La organización marca una serie de prendas y material obligatorios, incluyendo reservas mínimas de agua y alimento, luces, un teléfono móvil, silbato, manta de supervivencia, etc. Por su parte, la organización dispone unos puntos mínimos de avituallamiento (líquido, básico, normal o completo, en función de los kilómetros recorridos) para que los corredores puedan reponer sus reservas alimentarias.

Dadas las condiciones extremas de este desafío deportivo, el control y la seguridad de los participantes constituyen otro de los presupuestos básicos a la hora de organizar la prueba. Por eso es obligatoria la utilización de chips y balizas GPS incorporados a la indumentaria y el equipo de todos los participantes. Asimismo, para poder formalizar la inscripción se exigirá la presentación de un certificado médico que demuestre la idoneidad para hacer frente a las exigencias físicas de la prueba. Por todo ello, el circuito requiere de una logística muy compleja, que incluya la asistencia sanitaria de la Cruz Roja y el apoyo de 300 voluntarios situados a lo largo de todo el recorrido.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES, un homenaje a la Marcha de las Cuatro Catedrales

En 1953, el montañero tolosarra Sheve Peña realizó una marcha que con la catedral de Santiago como punto de llegada y salida unió las cuatro capitales vascas. La Marcha de las Cuatro Catedrales, todo un hito para los amantes de los deportes al aire libre y la montaña, es la inspiración de la BASQUE ULTRA TRAIL SERIES. El circuito consta de cuatro pruebas que, a lo largo de todo el año, irán uniendo Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Pamplona y San Sebastián con recorridos de entre 110 y 140 kilómetros que incluyen el ascenso a casi un centenar de cumbres.

24/26 Febrero    Bilbao–Gasteiz    110 km    11.900 m     D+ 6.200 m     D- 5.700 m
5/7 Mayo        Gasteiz–Iruñea    130 km    12.700 m     D+ 6.300 m     D- 6.400 m
4/6 Agosto    Iruñea–Donostia    120 km    14.400 m     D+ 7.000 m     D- 7.400 m
6/8 Octubre     Donostia-Bilbao    140 km    16.600 m    D+ 8.300 m     D- 8.300 m

Se trata de cuatro duros trazados que ya han seducido, entre otros, a los organizadores de la prueba más prestigiosa de Europa en esta modalidad, la Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB), que han seleccionado las cuatro pruebas entre las puntuables en su preselección de participantes. Concretamente, quienes completen GASTEIZ-IRUÑEA recibirán seis puntos del total de 15 exigidos para pre-inscribirse en la UTMB.

Tras acoger la meta de la segunda prueba de la BASQUE ULTRA TRAIL SERIES, Pamplona acogerá en agosto la salida de la IRUÑEA-DONOSTIA, carrera designada por la Federación Vasca de Montaña-Euskal Mendizale Federazioa como Campeonato de Euskal Herria de Ultra Trail en su calendario oficial de carreras por montaña de 2017.

La BASQUE ULTRA TRAIL SERIES nace con la vocación de promover y aunar los valores de la naturaleza y el deporte, promocionando al mismo tiempo la riqueza natural, paisajística y cultural de las cuatro capitales y de sus respectivos territorios históricos. El circuito servirá para promover tanto los senderos balizados como para la recuperación y mantenimiento de senderos y caminos de montaña, todo ello en estrecha colaboración con las instituciones y organismos implicados. La organización ha puesto especial cuidado en minimizar el impacto de la carrera en el medio natural, mediante la realización de una auditoría de impacto medioambiental y la puesta en práctica de estrictas normas de control de los residuos, teniendo en cuenta que algunos tramos de la competición se desarrollarán en el entorno de varios parques naturales y espacios protegidos.

Con organización a cargo de Trail 52 Sport Mendi Kluba, la prueba cuenta con el apoyo institucional del Gobierno Vasco y el Gobierno de Navarra, de las diputaciones forales de Bizkaia, Araba y Gipuzkoa, y de los ayuntamientos  de Bilbao, Vitoria-Gasteiz,  Iruñea-Pamplona y Donostia/San Sebastián. Euskaltel es su partner principal, además de contar con el patrocinio de OS20 y Lidl, y de la colaboración de las firmas Coca-Cola, Laboratorios Urgo, Aneto, Café Fortaleza, Lacturale, Faes Farma, Herrikrosa.eus, Renault Gaursa y Mancomunidad de la Comarca de Pamplona.

BUTS Gasteiz Iruña
El siguiente reto será correr los 130 kilómetros de distancia entre Vitoria y Pamplona entre el 5 y el 7 de mayo.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com


Maiatzaren 5etik 7ra bitartean GASTEIZ-IRUÑEA probarako jada izena emanda dauden ehunetik gora partaideek Arabako eta Nafarroako hiriburuak lotuko dituzte mendiz mendi, 130 kilometroko eta 12.700 metro desnibel metatuko ibilbidean, gehienez ere 36 ordutan. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko bigarren erronka honetan korrikalariak Euskal Herriko erdigune geografikotik igaroko dira; hala, kirol ikuspegi hutsaz harago, beste hainbat alderdi ere uztartuko ditu Sheve Peñaren Lau Katedralen Martxa omentzen duen ekitaldiak. Zirkuituko lau probak puntuagarriak dira Mont Blanceko Ultra Trailerako (UTMB). Zehazki, GASTEIZ-IRUÑEA proba osatzen dutenek sei puntu eskuratuko dituzte (15 behar dira UTMBn izena emateko). Probarako izena emateko epea ostiralean, apirilak 7, 24:00etan amaituko da. Partaideen artean irteerako lerroan izango dira Bilbao-Gasteiz proban denborarik onenak egin zituzten hainbat korrikalari, hala nola nesken kategoriako lehen hiru sailkatuak (Silvia Trigueros, Nerea Martínez eta Agurtzane Argiarro) eta gizonezkoen txapeldunordea, Jon Erdaide. Korrikalariek festa giro bikainaz gozatu ahal izango dute Iruñera iristean, larunbat goizean BASQUE SERIES Iruñea Krosa lasterketa izango baita, 5,6 kilometrokoa, Gaztelu plazan hasi eta bukatu.

Iruñeak BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) mendiko lasterketen zirkuituko bigarren probaren helmuga hartuko du maiatzeko lehen astean. Zirkuituak hegoaldeko lau euskal hiriburuak lotuko ditu, mendiz mendi eta herriz herri, 500 kilometroko ibilbidean. Otsailean izan zen lehen proba, Bilbo eta Gasteiz artekoa, arrakastatsua oso. Bigarren honetan, maiatzaren 5etik 7ra, partaideak Arabako hiriburutik Nafarroakora joango dira gailurrez gailur, 130 kilometroko ibilbidean, eta, besteak beste, Euskal Herriko erdigune geografikotik igaroko dira. Beraz, Sheve Peñaren Lau Katedralen Martxa omentzen duen proba hau, kirol ikuspegi hutsetik harago, ekitaldi askoz osoagoa izango da.

Larunbatean, maiatzak 6, arratsaldeko 15:00ak inguruan iritsiko dira Iruñeko hiriburura lehen lasterkariak. Hala ere, kontrola, igandean, 12:00etan itxiko da. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko bigarren erronka, ordea, maiatzaren 5ean, ostiral gauerdian abiatuko da. Korrikalariek Gasteizko kaleetan ekingo diote bideari, Olarizuko muino aldera, eta mendiaren eta gauaren gogortasunari aurre eginez, erdi-autosufizientzian, Gasteizko Mendien banalerroari helduko diote. Ondoren, Iturrieta, Entzia eta Urbasa eta Andiako mendilerroetako gailurrak zeharkatuko dituzte, gure geografiako bidezidor ederrenetakoei jarraituz; besteak beste, GR-282 Artzaintzaren Naturbideari eta GR-220 Iruñerriko Itzuliari.

Probak 12.700 metroko desnibel metatua du, eta hainbat gailur jotzen ditu bidean: Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe, Maiza eta Ezkaba. Sabaia, gailur gorena, Beriain izango da (1.493 metro). Handik hurbil, San Donato mendilerroko sakonune batean, partaideek Euskal Herriko erdigune geografikoa adierazten duen seinalea begiztatuko dute.

BUTS Gasteiz-Iruña 2

Bihar amaituko da izena emateko epea

Jada ehunetik gora korrikalarik eman dute izena bigarren probarako, eta nahi dutenek oraindik ere badute aukera, ostiralera arte; izan ere, apirilaren 7an, 24:00etan itxiko da epea. Parte-hartzea baieztatu dutenen artean, Trail Runningeko Nazioarteko Elkarteko (ITRA) rankineko lasterkari nabarmenak izango dira, Bilbao-Gasteiz probako esperientziaren ondoren, berriro ere erronkari aurre egiteko prest, hala nola nesken kategoriako lehen hiru sailkatuak (Silvia Trigueros, Nerea Martínez eta Agurtzane Argiarro), gizonezkoen kategoriako txapeldunordea, Jon Erdaide, eta Gasteizko helmuga lehen hamabosten artean gurutzatu zuten beste hainbat korrikalari: Arkaitz Galíndez, Carlos García Recondo, Imanol Aleson, Eneko Sainz eta Pedro Etxeberria-Urbeitia, besteak beste.

Lehen probarekin alderatuta, GASTEIZ-IRUÑEA honetan berrikuntza nagusi bat izango da: azken 48 kilometroetan (Lizarragako bizitza-oinarritik aurrera) ‘pacer’ edo laguntzaileak joango dira partaideekin batera, lasterketaren azken txanpa horretan segurtasun-neurri osagarri gisa.

Gainera, korrikalariek festa giro bikainaz gozatu ahal izango dute Iruñera iristean, larunbat goizean BASQUE SERIES Iruñea Krosa lasterketa izango baita, 5,6 kilometrokoa, Gaztelu plazan hasi eta bukatu. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, herri lasterketa honetako partaideek ordu bat eta hamabost minutu izango dituzte proba honetako 5,6 kilometroak egiteko. Herri Krosak eta Basque Ultra Trail Series Zirkuituak elkarlanean antolatu dute lasterketa, eta parte hartu nahi dutenek maiatzaren 5era arte, ostiral gaueko 24:00ak arte, izango dute horretarako aukera.

GASTEIZ-IRUÑEA ultra traila distantzia luzeko proba da, erdi-autosufizientzia modalitatean egiteko. Horrek esan nahi du partaide bakoitzak bere segurtasun-baldintzen, elikaduraren eta jantzien ardura duela anoa-gune batetik besterako tartean (hamabi izango dira guztira), eta gai izan behar duela inguruneko baldintzen, eguraldiaren, nekearen edo lesioen ondorioz sortutako aurkako egoerei aurre egiteko. Antolakuntzak derrigorrez eraman beharreko zenbait jantzi eta material zehaztu ditu, honako hauek barne direla: gutxieneko ur eta elikagai erreserbak, kopetako argiak, telefono mugikorra, txilibitua, biziraupen-manta, etab.  Antolakuntzak gutxieneko anoa-gune batzuk jarriko ditu lasterketan (likidoa, oinarrizkoa, normala edo osoa, egindako kilometroen arabera), lasterkariek elikatzeko, hidratatzeko eta indarrak berreskuratzeko aukera izan dezaten.

Kirol-erronka honen distantziak eta muturreko baldintzak kontuan hartuta, partaideen kontrola eta segurtasuna da proba antolatzeko beste oinarri nagusietako bat. Hala, partaide guztiek derrigorrez erabili beharko dituzte txipak eta GPS-balizak jantzietan eta motxilan. Era berean, izen-ematea egiteko, partaide guztiek mediku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute probaren eskakizun fisikoari aurre egiteko gai direla egiaztatzeko. Aurreko guztia kontuan hartuta, zirkuituak oso logistika konplexua du, eta, beraz, besteak beste, Gurutze Gorriaren osasun-laguntza eta 300 boluntarioren laguntza izango du ibilbide osoan zehar.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES, Lau Katedralen Martxaren omenezko erronka
1953an, Sheve Peña mendizale tolosarrak Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotu zituen mendiz mendi, lau egun jarraian, Bilboko Santiago katedralean hasi eta bukatu. Hain zuzen, Lau Katedralen Martxa egiazko mugarria da aire libreko eta mendiko kirolak maite dituztenentzat, eta balentria hori dago BASQUE ULTRA TRAIL SERIES erronkaren oinarrian. Lau proba izango dira guztira, 110 eta 140 kilometroko ultra bat urtaro bakoitzean, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostia lotzeko, ibilbidean ia 100 gailur gaindituz.

Otsailak 24/26    Bilbao–Gasteiz    110 km    11.900 m     D+ 6.200 m     D- 5.700 m
Maiatzak 5/7    Gasteiz–Iruñea    130 km    12.700 m     D+ 6.300 m     D- 6.400 m
Abuztuak 4/6    Iruñea–Donostia    120 km    14.400 m     D+ 7.000 m     D- 7.400 m
Urriak 6/8     Donostia-Bilbao    140 km    16.600 m    D+ 8.300 m     D- 8.300 m

Lau ibilbideak gogorrak bezain ederrak dira, eta, horren adierazle, Mont Blanceko Ultra Trailak (UTMB), modalitate honetako Europako proba entzutetsuenak, partaideak hautatzeko proba puntuagarrien artean sartu ditu BUTS zirkuituko lauak. Zehazki, GASTEIZ-IRUÑEA proba osatzen dutenek sei puntu eskuratuko dituzte (15 behar dira UTMBn izena emateko).

BASQUE ULTRA TRAIL SERIESeko bigarren probako helmuga hartu ondoren, IRUÑEA-DONOSTIA hirugarren lasterketaren irteera ere hartuko du Nafarroako hiriburuak abuztuan. Euskal Mendizale Federazioak Euskal Herriko Ultra Trail Txapelketa izendatu du proba hori 2017ko mendiko lasterketen egutegi ofizialean.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua naturaren eta kirolaren balioak sustatzeko eta uztartzeko asmoarekin sortu da, baita lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna sustatzeko ere. Era berean, zirkuituaren xedea da balizatutako zidorrak sustatzea eta mendiko bidezidor eta bideak berreskuratzea eta mantentzea, hori guztia horren ardura duten erakunde eta organismoekin elkarlan estuan. Alde horretatik, antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketak natura-ingurunean eragin dezakeen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin, eta horretarako, ingurumen-inpaktuaren auditoria bat egingo du eta hondakinak kontrolatzeko neurri zorrotzak ezarriko ditu, kontuan hartuta probaren ibilbideko zati batzuk parke naturaletan eta babestutako eremuetan izango direla.

Trail 52 Sport Mendi Kluba da BUTS zirkuituaren antolatzailea. Babesleak, berriz, hauek dira: Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako Udalak. Erakundeez gain, Euskaltel da babesle nagusia eta, halaber, hor dira OS20 eta Lidl, baita beste etxe hauek ere: Coca-Cola, Urgo laborategiak, Aneto, Fortaleza kafeak, Lacturale, Faes Farma, Herrikrosa.eus, Renault Gaursa eta Iruñerriko Mankomunitatea.

BUTS Gasteiz Iruña 2
Bigarren erronka, Gasteiz eta Iruñea artekoa, maiatzaren 5etik 7ra izango da, eta korrikalariek 130 kilometro egin beharko dituzte mendiz mendi.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

Basque Ultra Trail Series

PRESENTACIÓN DE LA BASQUE ULTRA TRAIL GASTEIZ-IRUÑA

PAMPLONA ACOGERÁ LA META DE LA 2ª PRUEBA DE LA BASQUE ULTRA TRAIL SERIES, EL CIRCUITO DE CARRERAS POR MONTAÑA QUE UNE BILBAO, GASTEIZ, IRUÑEA Y DONOSTIA.

Entre el 5 y el 7 de mayo, los participantes de la GASTEIZ-IRUÑEA enlazarán las capitales alavesa y navarra en un recorrido de 130 kilómetros con 12.700 metros de desnivel acumulado y un límite de 36 horas. La BASQUE ULTRA TRAIL SERIES incluye en el trazado de su segundo desafío el paso por el centro geográfico de Euskal Herria, lo que hace de este homenaje a la Marcha de la Cuatro Catedrales de Sheve Peña un evento que trasciende lo meramente deportivo. Entre los corredores que ya han confirmado su participación está la subcampeona de la Bilbao-Gasteiz, la navarra Nerea Martínez.

FECHA: MAÑANA, MIÉRCOLES, 5 de abril de 2017.
HORA:  11:30 de la mañana.
LUGAR: CASA DEL DEPORTE  C/ Paulino Caballero número 13. IRUÑEA-PAMPLONA.
INTERVENDRÁN:

  • Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada: Presidente, Martín Montañés.
  • Ayuntamiento de Pamplona: Directora del Área de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzabal.
  • Gobierno de Navarra:  un responsable del Instituto Navarro de Deporte y Juventud

.
  • Basque Ultra Trail Series, Director: Fernando Pérez.
BUTS Gasteiz Iruña
El siguiente reto será correr los 130 kilómetros de distancia entre Vitoria y Pamplona entre el 5 y el 7 de mayo.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com


IRUÑEAK HARTUKO DU BASQUE ULTRA TRAIL SERIES MENDIKO LASTERKETEN ZIRKUITUKO BIGARREN PROBAREN HELMUGA; ERRONKAK HEGOALDEKO LAU EUSKAL HIRIBURUAK LOTUKO DITU.

Maiatzaren 5etik 7ra bitartean GASTEIZ-IRUÑEA probarako jada izena emanda dauden ehunetik gora partaideek Arabako eta Nafarroako hiriburuak lotuko dituzte mendiz mendi, 130 kilometroko eta 12.700 metro desnibel metatuko ibilbidean, gehienez ere 36 ordutan. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko bigarren erronka honetan korrikalariak Euskal Herriko erdigune geografikotik igaroko dira, eta, beraz, kirol ikuspegi hutsetik harago joango da Sheve Peñaren Lau Katedralen Martxa omentzen duen ekitaldi hau. Partaideen artean irteerako lerroan izango da Bilbao-Gasteizeko txapeldunordea, Nerea Martínez nafarra.

EGUNA: ASTEAZKENA, 2017ko apirilaren 5a.
ORDUA: goizeko 11:30ak.
TOKIA: KIROLETXEA  Paulino Caballero número 13. IRUÑEA-PAMPLONA.
PARTAIDEAK:

  • Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Erakundea, Presidentea: Martin Montañes.
  • Iruñeko Udala: Kultura, Hizkuntza-Politika, Hezkuntza eta Kirol Arloko zuzendaria, Maitena Muruzabal.
  • Nafarroako Gobernua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko arduradun bat.
  • Basque Ultra Trail Series zirkuituaren zuzendaria, Fernando Pérez.
BUTS Gasteiz Iruña 2
Bigarren erronka, Gasteiz eta Iruñea artekoa, maiatzaren 5etik 7ra izango da, eta korrikalariek 130 kilometro egin beharko dituzte mendiz mendi.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

TrainigDayBUTS

EL CIRCUITO BASQUE ULTRA TRAIL SERIES REALIZARÁ ESTE DOMINGO UN ‘TRAINING DAY’ PARA LOS INSCRITOS EN SU SEGUNDA CARRERA, LA GASTEIZ-IRUÑEA

Los corredores que participen en este ‘día de entrenamiento’ podrán probar sus fuerzas en el tramo de la carrera donde se encuentra en techo de la prueba, el monte Beriain. El tramo escogido es el que une Lizarraga y Anotz; 25 de los 130 kilómetros totales de la GASTEIZ-IRUÑEA con un desnivel positivo de 1.300 metros. Toda la información en www.basqueultratrail.com

La segunda carrera del circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES, la GASTEIZ-IRUÑEA, que saldrá de la capital alavesa  a las 12 de la noche del viernes 5 de mayo para llegar al centro de Pamplona con un límite de 36 horas está ya casi lista, por lo que sus promotores han organizado un nuevo ‘Training Day’ como pequeño adelanto a este duro desafío. Esta jornada de ‘tanteo’, que se celebrará este domingo, 2 de abril, servirá a los corredores inscritos para probar sus fuerzas y reconocer, a su ritmo, una parte del trazado de la prueba, aunque está abierta a todos los amantes de las carreras por montaña. El tramo escogido es el que une Lizarraga y Anotz e incluye la ascensión al Beriain, la cumbre más alta de la GASTEIZ-IRUÑEA. Los participantes en el ‘Training Day’ recorrerán en 25 de los 130 kilómetros totales del trazado completo con un desnivel positivo de 1.300 metros.

La salida será a las 8:30 horas en el frontón de Ollo (Navarra), donde un autobús de la organización trasladará a los corredores a Lizarraga. A lo largo del recorrido los participantes dispondrán de avituallamientos en la ermita de San Donato, en la cima del Beriain y, finalmente, en Ollo. La participación, que se debe confirmar entre hoy y mañana en el mail info@basqueultratrail.com, es gratuita para los corredores que participen el próximo 5 de mayo en la GASTEIZ-IRUÑEA y tendrá un coste de 20 euros para los no inscritos.

La GASTEIZ-IRUÑEA, que se disputará entre los días 5 y 7 de mayo y es puntuable para la Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB), tiene un recorrido total de 130 kilómetros con un desnivel acumulado de 12.700 metros: 6.300 de ascenso y 6.400 de descenso. La carrera saldrá del centro de la capital alavesa y pasará por Okina, Azazeta, Lizarraga, Izarbe, Atondo, Erice, Oteiza y Berriosuso antes de llegar a Pamplona en un recorrido que incluye el ascenso a las cumbres del Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe Maiza, Beriain y Ezkaba.

Un circuito para unir 4 capitales a través de las montañas 
Bilbao-Gasteiz; Gasteiz-Iruñea; Iruñea-Donostia y Donostia-Bilbao. El circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES se presenta como un auténtico desafío deportivo, cuatro etapas a disputar a lo largo de este año 2017 que incluyen el ascenso a 99 cumbres, entre las que destacan algunas de las más emblemáticas de Euskal Herria, a lo largo de 500 kilómetros de recorrido.


BASQUE ULTRA TRAIL ZIRKUITUAK ‘TRAINING DAY’ SAIO BAT EGINGO DU IGANDE HONETAN GASTEIZ-IRUÑEA BIGARREN LASTERKETAN IZENA EMANDAKOENTZAT

Entrenamendu-saio horretan parte hartzen duten korrikalariek probako gailur gorena, Beriain mendia, igoko dute igandeko ibilbidean. Hautatutako zatiak, Lizarraga eta Anotz artekoak, 25 kilometro ditu eta 1.300 metroko goranzko desnibela; GASTEIZ-IRUÑEA lasterketak, berriz, 130 km ditu guztira. Informazio guztia www.basqueultratrail.com web gunean.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko bigarren proba, GASTEIZ-IRUÑEA, maiatzaren 5ean, ostiralez, gaueko 12:00etan abiatuko da Arabako hiriburutik, mendiz mendi Iruñera iristeko, gehienez ere 36 orduko denboran. Proba prest dago ia, eta, horrenbestez, antolatzaileek ‘Training Day’ bat antolatu dute, erronka gogor horren atariko. Saioa igande honetan, apirilak 2, izango da, eta probarri egokia izango da indarrak neurtzeko eta nork bere erritmoan, ibilbidearen zati ikusgarrienetako bat ezagutzeko. Izena emandako korrikalarientzat da berez saioa, baina irekia da mendiko lasterketak maite dituzten guztientzat. Aukeratutako zatiak, Lizarraga eta Anotz artekoak, Beriain tontorra igotzen du, GASTEIZ-IRUÑEA lasterketako gailur gorena. Probak, osotasunean, 130 kilometro ditu eta ‘Training Day’  honetan parte hartzen dutenek 25 km egin beharko dituzte, 1.300 metroko goranzko desnibelarekin.

Irteera goizeko 8:30ean izango da, Olloko (Nafarroa) frontoian. Handik, antolakuntzako autobus batek Lizarragara eramango ditu korrikalariak. Ibilbidean, partaideek bi anoa-gune izango dituzte: Beriain tontorreko San Donato ermitan eta Olloko helmugan bertan. Igandeko saioan esku hartu nahi dutenek gaur eta bihar artean baieztatu beharko dute parte-hartzea, info@basqueultratrail.com helbidera e-mail bat idatzita. Maiatzaren 5eko GASTEIZ-IRUÑEA probarako izena eman dutenek doan parte hartu ahal izango dute, eta izena eman gabe daudenek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

GASTEIZ-IRUÑEA proba maiatzaren 5 eta 7 artean jokatuko da, eta Mont Blanceko Ultra Trail (UTMB) probarako puntuagarria izango da. Guztira 130 kilometro izango dira, eta 12.700 metroko desnibel metatua: 6.300 gorantz eta 6.400 beherantz. Lasterketa Arabako hiriburutik abiatuko da, eta Okina, Azazeta, Lizarraga, Izarbe, Atondo, Eritze, Oteiza eta Berriogoititik igaro ondoren, Iruñean amaituko da. Tartean hainbat gailur esanguratsu ere igo beharko dituzte korrikalariek : Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Baio, Legunbe Maiza, Beriain eta Ezkaba, hain zuzen.

Lau hiriburuak mendiz mendi lotuko dituen zirkuitua 
Bilbao-Gasteiz; Gasteiz-Iruñea; Iruñea-Donostia eta Donostia-Bilbo. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua, bete-beteko kirol-erronka da: guztira lau ultra trail lasterketa izango dira 2017an zehar, Hego Euskal Herriko lau hiriburuen artean, eta 500 kilometroko ibilbidean 99 gailur igo beharko dituzte partaideek, horietako batzuk gure geografiako tontor eder eta enblematikoenak.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES ULTIMA DETALLES DE LA CARRERA QUE SALDRÁ DE VITORIA-GASTEIZ EL 5 DE MAYO A LAS 12 DE LA NOCHE

Basque Ultra Trail Series

UNIR LA CAPITAL ALAVESA Y LA NAVARRA EN MENOS DE 36 HORAS DE CARRERA POR MONTAÑA, PRÓXIMO RETO DEL CIRCUITO.

La prueba tendrá su salida en Gasteiz a las 24:00 horas del viernes 5 y plantea un recorrido de 130 kilómetros para llegar a Iruñea ascendiendo cumbres como Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Ballo, Legunbe, Maiza, Beriain y Ezkaba. Un centenar de corredores ya ha aceptado el reto de la GASTEIZ-IRUÑEA, que es puntuable para la Ultra Trail de Mont Blanc y tiene abierto su período de inscripción hasta el día 7 de abril.

La BASQUE ULTRA TRAIL SERIES ultima ya todos los detalles para encarar su próximo reto; unir la capital alavesa con la navarra en una prueba de 130 kilómetros que los corredores deberán recorrer en un tiempo límite de 36 horas a partir de las 24:00 horas del viernes 5 de mayo. Un desafío que ya ha aceptado cerca de un centenar de valientes ansiosos por emular y homenajear al mítico Sheve Peña, quien en 1953 unió las cuatro capitales vascas en la Marcha de las Cuatro Catedrales, un hito para todos los amantes de las carreras por montaña.

La GASTEIZ-IRUÑEA, que es puntuable para la Ultra Trail de Mont Blanc, es la segunda prueba más larga del Circuito aunque el desnivel de su recorrido (6.300 D+) la hace más accesible que la ya disputada Bilbao-Gasteiz, veinte kilómetros más corta. Sin embargo, ese menor desnivel no restará espectacularidad a una competición que pasará por Okina, Azazeta, Lizarraga, Izarbe, Atondo, Erice, Oteiza o Berriosuso y que cuenta entre sus cumbres con Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Ballo, Legunbe, Maiza, Beriain y Ezkaba. El techo de la carrera estará en los 1.493 metros de Beriain, al que los corredores llegarán tras enfrentarse a un duro ascenso desde Lizarraga con mil metros de desnivel en apenas 7 kilómetros.

Entre el cerca de centenar de corredores ya inscritos hay nombres destacados del Ultra Trail, algunos de ellos participantes en la primera prueba del circuito como los vizcaínos Jon Erdaide (2º en la Bilbao-Gasteiz) y Arkaitz Galindez (4º); el guipuzcoano Imanol Aleson (7º), la navarra Nerea Martínez (2ª) y la corredora de Bermeo, Agurtzane Agiarro, (3ª). El período de inscripción finalizará el 7 de abril.

BUTS Gasteiz Iruña
El siguiente reto será correr los 130 kilómetros de distancia entre Vitoria y Pamplona entre el 5 y el 7 de mayo.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=WaMqSNBejSM]


Basque Ultra Trail Series

ARABAKO ETA NAFARROAKO HIRIBURUAK MENDIZ ETA 36 ORDUREN AZPITIK LOTZEA IZANGO DA ZIRKUITUAREN HURRENGO ERRONKA.

Proba Gasteizen abiatuko da, ostiralean, maiatzak 5, gauerdiko 24:00etan, eta 130 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Iruñean amaituko da, tartean, besteak beste, honako gailur hauek igo ondoren: Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Ballo, Legunbe, Maiza, Beriain eta Ezkaba. Ehun korrikalaritik gora daude jada GASTEIZ-IRUÑEA erronkarako zerrendan; proba puntuagarria da Mont Blanceko Ultra Trailerako eta apirilaren 7ra arte izango da zabalik izena emateko epea.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua azken xehetasunak lotzen ari da hurrengo erronkari aurre egiteko. Maiatzaren 5ean, gauerdiko 24:00etan abiatuta, korrikalariek Arabako eta Nafarroako hiriburuak lotu beharko dituzte mendiz mendi, 130 kilometro guztira, gehienez ere 36 ordutan. Dagoeneko ehun korrikalarik baino gehiagok eman dute izena erronkari aurre egiteko, 1953an Sheve Peña mitikoak eginiko balentria berritzeko irrikaz. Orduko hartan, mendizale tolosarrak lau hiriburuak lotu zituen segidako lau egunetan, Lau Katedralen Ibilaldi entzutetsuan, eta mugarri handia ezarri zuen mendiko ibilaldi eta lasterketak maite dituztenentzat.

GASTEIZ-IRUÑEA proba, Mont Blanceko Ultra Trailerako puntuagarria, zirkuituko bigarren luzeena izango da, baina ibilbidearen desnibela aintzat hartuta (6.300 D+), aurreko Bilbao-Gasteiz lasterketa baina zertxobait leunagoa gerta daiteke, nahiz eta aurreneko hura hogei kilometro laburragoa izan. Desnibel txikiagoa izan arren, ibilbidea ikusgarria da, ikusgarria denez. Bidean, Okina, Azazeta, Lizarraga, Izarbe, Atondo, Eritze, Oteiza eta Berriogoiti herrietatik igaroko da lasterketa, tartean gailur hauek gaindituta:  Lendiz, Zalbizkar, Kapildui, Itxogana, Santa Elena, Arrigorrista, Ballo, Legunbe, Maiza, Beriain eta Ezkaba. Ibilbidearen puntu gorena Beriain tontorra (1.493 m) izango da. Mendizaleak Lizarragako mendatetik igoko dira Sakanako talaiara, 7 kilometro eskasetan mila metrotik gorako desnibel pikoari aurre eginda.

Izena emanda daudenen artean, Ultra Traileko entzute handiko korrikalariak daude, horietako batzuk zirkuituko lehen proban parte hartutakoak; besteak beste, Jon Erdaide (2. Bilbao-Gasteiz proban), Arkaitz Galindez (4.a) eta Agurtzane Agiarro, (3.a) bizkaitarrak; Imanol Aleson gipuzkoarra (7.a), eta Nerea Martínez nafarra (2.a). Izena emateko epea apirilaren 7an amaituko da.

BUTS Gasteiz Iruña 2
Bigarren erronka, Gasteiz eta Iruñea artekoa, maiatzaren 5etik 7ra izango da, eta korrikalariek 130 kilometro egin beharko dituzte mendiz mendi.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=E9kw0V_nf2w]

buts-head

Mañana inaugurarán la MENDIKO HIRIA

LA PRIMERA ULTRA TRAIL QUE UNE 4 CAPITALES A TRAVÉS DE LAS MONTAÑAS CALIENTA MOTORES CON LA APERTURA DE UNA CARPA DE 500 METROS CUADRADOS EN EL CENTRO DE BILBAO DONDE EL PÚBLICO DISFRUTARÁ DE ACTIVIDADES RELACIONADAS CON LAS CARRERAS POR MONTAÑA.

La MENDIKO HIRIA (Ciudad de la Montaña) permanecerá abierta desde mañana miércoles hasta una hora antes de la salida de la BILBAO-GASTEIZ, 110 kilómetros, el viernes a las 0:00 horas. En ella, los 156 corredores podrán recoger desde mañana sus dorsales así como la baliza geolocalizadora de seguridad.

La MENDIKO HIRIA acogerá además una miniferia dedicada a los deportes de montaña con stands de Gaursa-Renault, Enkarterri Extreme Trails, Alltrack Running, DNA, 4Trailrunning, Hamaika Mountain, la Diputación Foral de Bizkaia y el Ayuntamiento de Bilbao.

El PROGRAMA de actividades paralelas arranca MAÑANA con una charla sobre la figura de Sheve Peña, atleta inspirador de la Basque Ultra Trail Series, que en 1953 ya unió las capitales vascas en la Marcha de las cuatro catedrales.La charla será impartida por Iñaki García Uribe, especialista en la historia del montañismo vasco, en las Aulas de la Experiencia de Bizkaia de la UPV/EHU (calle Banco de España, 2).

BUTS Bilbao Gasteiz
La primera de las cuatro etapas unirá Bilbao con Vitoria en una prueba de 110 kilómetros que arrancará el 24 de febrero en la capital vizcaína y culminará el 26 en la alavesa.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com


Basque Ultra Trail Series

MENDIZ MENDI HEGO EUSKAL HERRIKO 4 HIRIBURUAK LOTZEN DITUEN LEHEN ULTRA TRAILA AZKEN TXANPAN DA: BIHAR, ASTEAZKENA, 500 METRO KARRATUKO KARPA ZABALDUKO DA BILBO ERDIAN, ETA NAHI DUTEN GUZTIEK AUKERA IZANGO DUTE BERTAN MENDIKO LASTERKETEKIN LOTURIKO JARDUEREZ GOZATZEKO.

MENDIKO HIRIA irekita egongo da bihartik ostiral gaueko 23:00ak arte; hau da, BILBAO-GASTEIZ proba, 110 kilometroko ultra traila, abiatu baino ordubete lehenagora arte.Karpa horretan, 156 partaideek aukera izango dute bihartik aurrera beren dortsalak eta segurtasuneko geokokapen-baliza jasotzeko.

MENDIKO HIRIAk, gainera, mendiko kirolekin loturiko hainbat etxeren azoka txiki bat hartuko du. Erakusmahaien artean, hor izango dira Gaursa-Renault, Enkarterri Extreme Trails, Alltrack Running, DNA, 4Trailrunning, Hamaika Mountain, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala.

Jarduera paraleloen EGITARAUA ere BIHAR bertan abiatuko da, Sheve Peñari buruzko hitzaldiarekinMendizale tolosar honek Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotu zituen 1953an, oinez eta mendiz mendi, Lau katedralen martxaibilaldian. Hain zuzen, balentria hori dago Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren oinarrian.Hitzaldia Iñaki García Uribek emango du, euskal mendizaletasunaren historian adituak, EHUko Bizkaiko Esperientziaren Gelak aretoan (Alde Zaharreko Banco de España kalea, 2).

BUTS Bilbao Gasteiz 2
Lau etapatan aurrenekoak Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 110 kilometroko ibilbidean, otsailaren 24an Bizkaiko hiriburutik abiatu eta 26an Arabakoan amaitu.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

buts-colab

LA SALIDA DE LA BILBAO-GASTEIZ, PRIMERA PRUEBA DEL CIRCUITO BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS), TRAE A LA CAPITAL VIZCAÍNA EL ESPECTÁCULO DE LAS CARRERAS DE MONTAÑA

Basque Ultra Trail Series

Un total de 159 participantes tomarán la salida a las 12 de la noche del viernes 24 de febrero en la explanada del Teatro Arriaga, y atravesarán el Casco Viejo en el inicio de una durísima prueba de 110 kilómetros en condiciones extremas, que deberán completar en menos de 26 horas.

El invierno, la noche, la soledad, la larga distancia y los 10.500 de desnivel acumulado, incluyendo el ascenso a cimas como las de Ganekogorta y Gorbeia, serán los principales obstáculos a superar.

Entre los inscritos figuran destacados nombres del Trail Running, como el portugués Nuno Silva, los vizcaínos Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galíndez y Agurtzane Argiarro, los guipuzcoanos Imanol Aleson, Pedro Etxeberria y Carlos García Recondo, o los navarros Dani Aguirre y Nerea Martínez.

Además de la salida, Bilbao acogerá durante cinco jornadas una Mendiko Hiria como sede de la carrera en la que se podrá visitar una mini-feria relacionada con el deporte de las carreras por montaña, charlas, exhibiciones de slackline y otras actividades.

La Bilbao-Gasteiz es la primera prueba del circuito BUTS, que posteriormente enlazará con Iruñea/Pamplona y con Donostia/San Sebastián para culminar de nuevo en la capital vizcaína el 8 de octubre.

BUTS Bilbao Gasteiz
La primera de las cuatro etapas unirá Bilbao con Vitoria en una prueba de 110 kilómetros que arrancará el 24 de febrero en la capital vizcaína y culminará el 26 en la alavesa.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com


Basque Ultra Trail Series

Guztira 159 partaide abiatuko dira ostiralean, hilak 24, gaueko 12:00etan Arriaga antzokiko zelaigunetik, eta Alde Zaharra zeharkatu ondoren mendian barneratuko dira proba gogor honi ekiteko. Lasterketak 110 kilometro ditu, muturreko baldintzetan, eta korrikalariek 26 ordu izango dituzte Arabako hiriburura iristeko.

Neguko baldintzak, gaua, bakardadea, distantzia bera, 10.500 metroko desnibel metatua eta, beste askoren artean, Ganekogorta eta Gorbeia tontorren igoera, horiek izango dira gainditu beharreko oztopo nagusiak.

Izena eman dutenen artean Trail Runningeko izen nabarmenak daude: Nuno Silva portugaldarra, Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galíndez eta Agurtzane Argiarro bizkaitarrak, Imanol Aleson, Pedro Etxeberria eta Carlos García Redondo gipuzkoarrak, eta Dani Aguirre eta Nerea Martínez nafarrak.

Irteeraz gain, Bilbok Mendiko Hiria hartuko du aurreko bost egunetan. Karpa horretan, mendiko lasterketen inguruko azoka txiki bat, hitzaldiak, slackline erakustaldia eta tailerra eta beste hainbat jarduera izango dira probaren aste berean.

Bilbo eta Gasteiz artekoa BUTS zirkuituko lehen proba da. Hego Euskal Herriko lau hiriburuak mendiz mendi lotu ondoren, erronka berriro ere Bizkaiko hiriburuan bukatuko da urriaren 8an.

BUTS Bilbao Gasteiz 2
Lau etapatan aurrenekoak Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 110 kilometroko ibilbidean, otsailaren 24an Bizkaiko hiriburutik abiatu eta 26an Arabakoan amaitu.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com

Basque Ultra Trail Series

159 Corredores en la #BUTS Bilbao-Gasteiz

buts-head

NOCTURNA E INVERNAL, LA PRIMERA PRUEBA DE LA BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) ES LA AVENTURA MÁS COMPLICADA DEL CIRCUITO.

Se correrá entre el 24 y el 26 de febrero con participación de figuras como el portugués Nuno Silva, los vizcaínos Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galíndez y Agurtzane Argiarro, los guipuzcoanos Imanol Aleson, Pedro Etxeberria y Carlos García Redondo, o los navarros Dani Aguirre y Nerea Martínez.

En mayo, agosto y octubre se disputarán las otras tres pruebas de esta primera edición del Circuito BUTS: Gasteiz-Iruñea, Iruñea-Donostia y Donostia-Bilbao, con un recorrido total de 500 kilómetros y 25.000 metros de desnivel y el ascenso a casi un centenar de cumbres de Euskal Herria.

Un total de 159 participantes han formalizado su inscripción en la carrera por montaña Bilbao-Gasteiz, primera prueba del Circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS), que se disputará entre el 24 y el 26 de febrero. El plazo de inscripción concluyó el viernes, y una vez cerrado la organización ha mostrado su satisfacción por el registro de atletas y su alto nivel deportivo para una prueba que se estrena en el calendario.

Entre los nombres inscritos para esta primera prueba del circuito BUTS figuran destacados corredores incluidos en el ranking de la Asociación Internacional de Trail Running, ITRA. Entre ellos destacan el portugués Nuno Silva, los vizcaínos Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galíndez y Agurtzane Argiarro, los guipuzcoanos Imanol Aleson, Pedro Etxeberria y Carlos García Recondo, o los navarros Dani Aguirre y Nerea Martínez.

Los 17 primeros dorsales, adjudicados siguiendo la clasificación del ranking ITRA, están encabezados por Daniel Aguirre (ganador de la Ehunmilak Ultra-Trail 2016), Nuno Silva (segundo en la Madeira Island Ultra Trail de 21015) y Pedro Etxebarria (campeón de la Ehunmilak y subcampeón de la Hiru Haundiak en 2014). En mujeres, Silvia Trigueros (campeona de España en 2014, pentacampeona de la Ehumilak), Nerea Martínez (primera clasificada en la Euskal Trail de 2014), y Argutzane Argiarro (segunda en la Ehunmilak de 2015).

Los 17 primeros dorsales han sido adjudicados siguiendo la clasificación del ranking ITRA, que entre los inscritos encabezan Daniel Aguirre (ganador de la Ehunmilak Ultra-Trail 2016), Nuno Silva (segundo en la Madeira Island Ultra Trail de 21015) y Pedro Etxebarria (campeón de la Ehunmilak y subcampeón de la Hiru Haundiak en 2014). En mujeres, Silvia Trigueros (campeona de España en 2014, pentacampeona de la Ehumilak), Nerea Martínez (primera clasificada en la Euskal Trail de 2014), y Argutzane Argiarro (segunda en la Ehunmilak de 2015).

El resto de los dorsales se han adjudicado según criterio de edad, y el participante más veterano entre los registrados es Jacinto Lajas, de la localidad guipuzcoana de Irura, nacido en 1947.

Junto a una mayoría de atletas procedentes de las comunidades Autónoma Vasca y Foral de Navarra, la prueba ha atraído también a corredores de otras nueve Comunidades Autónomas y de cinco países: Italia, Austria, Francia, Portugal y México. Hay que tener en cuenta que las dos primeras pruebas del Circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) serán consideradas “carreras de calificación” para la carrera más prestigiosa de Europa en esta modalidad, la Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB). En concreto, quienes compitan en la Bilbao-Gasteiz (110 kilómetros y 5.400 metros de desnivel) o la Gasteiz-Iruñea (130 kilómetros y 5.700 metros de desnivel) lograrán cinco puntos en cada una de ellas, sobre un total de 15 que es el mínimo exigido para pre-inscribirse en la UTMB.

La salida de la Bilbao-Gasteiz se dará a las 12 de la noche del viernes 24 de febrero, y constará de un recorrido de 110 kilómetros, que deberán ser completados en un máximo de 26 horas, antes de que a las 2 de la madrugada del domingo 26 se cierre el control de la carrera. Con la cima de Gorbeia (1.482 metros) como techo de la carrera, el durísimo recorrido incluirá también el paso por las cumbres de Ganekogorta, Kamaraka, Jesuri, Oderiaga, Usotegieta, Ganalto, Oteros o Zaldiaran, entre otras.

Sobre BASQUE ULTRA TRAIL SERIES

Las cuatro carreras de las que consta el circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES son recorridos por montaña de larga distancia en la modalidad de semi-autosuficiencia. Esto implica que cada participante se hace responsable, entre cada avituallamiento programado, de sus propias condiciones de seguridad, alimentación y vestuario, de forma que pueda hacer frente a cualquier condición adversa derivada del entorno, las condiciones meteorológicas, la fatiga o las lesiones. En todo caso, la organización marca una serie de prendas y material obligatorios, incluyendo reservas mínimas de agua y alimento, luces, un teléfono móvil, silbato, manta de supervivencia, etc. La organización dispondrá en cada carrera unos puntos mínimos de avituallamiento (líquido, básico, normal o completo, en función de los kilómetros recorridos) para que los corredores puedan reponer sus reservas de alimento.

Dadas las condiciones extremas de este desafío deportivo, el control y la seguridad de los participantes constituyen otro de los presupuestos básicos a la hora de organizar la prueba. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES establece la utilización obligatoria de chips y balizas GPS incorporados a la indumentaria y el equipo de todos los participantes. Asimismo, para poder formalizar la inscripción se exige la presentación de un certificado médico que demuestre la idoneidad para hacer frente a las exigencias físicas de la prueba.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES nace con la vocación de promover y aunar los valores de la naturaleza y el deporte, promocionando al mismo tiempo la riqueza natural, paisajística y cultural de las cuatro capitales y de sus respectivos territorios históricos. El circuito servirá para promover tanto los senderos balizados -GR’s, PR’s, y Camino de Santiago- como para la recuperación y mantenimiento de senderos y caminos de montaña, todo ello en estrecha colaboración con las instituciones y organismos implicados. La organización ha puesto especial cuidado en minimizar el impacto de la carrera en el medio natural, mediante la realización de una auditoría de impacto medioambiental y la puesta en práctica de estrictas normas de control de los residuos, teniendo en cuenta que algunos tramos de la competición se desarrollarán en el entorno de varios parques naturales y espacios protegidos.

Con organización a cargo de Trail 52 Sport Mendi Kluba, la prueba cuenta con el apoyo institucional de los gobiernos de la Comunidad Autónoma Vasca y de la Comunidad Foral de Navarra, de las diputaciones forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, y de los ayuntamientos de las cuatro capitales. Euskaltel es su patrocinador principal, y dispone asimismo de la colaboración de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y de las firmas Lidl, OSSO, Coca-Cola, Laboratorios Urgo, Aneto, Café Fortaleza, Nacturale y Renault Gaursa entre otros.

Un desafío: cuatro carreras para unir 4 ciudades a través de las montañas.

Fecha               Prueba             Distancia    Desnivel
24/26 Febrero    Bilbao–Gasteiz    110 km      10.300m. (D+5.400m/D-4.900m).
5/7 Mayo           Gasteiz–Iruñea   130 km      11.500m. (D+5.700m/D-5.800m).
4/6 Agosto         Iruñea–Donostia  120 km     13.600m. (D+6.600m/D-7.000m).
6/8 Octubre       Donostia-Bilbao   140 km      14.400m. (D+7.200m/D-7.200m).


buts-head

GAUEKOA ETA NEGUKOA, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) ZIRKUITUKO LEHEN PROBA IZANGO DA LAU LASTERKETEN ARTEAN ERRONKA ZAILENA.

Otsailaren 24 eta 26 artean izango da lehia, eta bertan izango dira distantzia honetako munduko hainbat izen entzutetsu: Nuno Silva portugaldarra, Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galíndez eta Agurtzane Argiarro bizkaitarrak, Imanol Aleson, Pedro Etxeberria eta Carlos García Redondo gipuzkoarrak, eta Dani Aguirre eta Nerea Martínez nafarrak, besteak beste.

Maiatzean, abuztuan eta urrian izango dira BUTS Zirkuituko lehen edizio honetako beste hiru probak: Gasteiz-Iruñea, Iruñea-Donostia eta Donostia-Bilbo. Korrikalariek 500 kilometroko ibilbidea 25.000 metroko desnibela gainditu beharko dituzte guztira, eta bidean Euskal Herri osoko ia 100 gailur igo beharko dituzte.

Gutira 159 korrikalarik eman dute izena otsailaren 24tik 26ra izango den Bilbo-Gasteiz mendiko lasterketan, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) Zirkuituko lehen proban. Ostiralean amaitu zen izena emateko epea, eta behin zerrenda itxita, antolatzaileak pozik agertu dira kopuruarekin eta kirolarien mailarekin, kontuan hartuta egutegian lehen aldiz sartu dela kirol erronka hau.

BUTS Zirkuituko lehen proba honetarako izena eman dutenen artean Trail Runningeko Nazioarteko Elkarteko (ITRA) rankingeko lasterkari nabarmenak daude. Besteak beste, Nuno Silva portugaldarra, Silvia Trigueros, Jon Erdaide, Arkaitz Galíndez eta Agurtzane Argiarro bizkaitarrak, Imanol Aleson, Pedro Etxeberria eta Carlos García Redondo gipuzkoarrak, eta Dani Aguirre eta Nerea Martínez nafarrak.

ITRA ranking horren arabera banatu dira lehen 17 dortsalak; hala, izena eman dutenen artean Daniel Agirre (2016ko Ehun milak Ultra Trailaren irabazlea) eta Silvia Trigueros (2015eko Espainiako txapelduna) dira ranking horretan aurrenekoak. Gainerako dortsalak adinaren arabera banatu dira; hain zuzen, izena eman dutenen artean beteranoena Jacinto Lajas da, Gipuzkoako Irura herrikoa, 1947an jaioa.

Korrikalari gehienak Euskal Herrikoak dira, Euskal Autonomia Erkidegokoak nahiz Nafarroakoak, baina badira beste bederatzi autonomia erkidegotako eta atzerriko bost herrialdetako mendiko lasterkariak ere, horien artean, Italia, Austria, Frantzia, Portugal eta Mexikotik etorriak. Kontuan izan behar da BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) Zirkuituko lehen bi probak Mont Blanceko Ultra Trailerako (UTMB) “sailkatzeko lasterketak” izango direla; hau da, modalitate honetako Europako proba entzutetsuenerako puntuagarriak. Zehazki, Bilbo-Gasteiz proban (110 kilometro eta 5.400 metroko desnibela) eta Gasteiz-Iruñea lasterketan (130 kilometro eta 5.700 metroko desnibela) parte hartzen dutenek bost puntu eskuratuko dituzte bakoitzean, eta gutxienez 15 behar dira UTMBn aurre-inskripzioa egin ahal izateko.

Bilbo eta Gasteiz arteko probaren irteera ostiralean, otsailak 24, gauerdiko 12:00etan izango da. Partaideek 110 kilometro egin beharko dituzte gehienez ere 26 ordutan; hau da, igandean, otsailak 26, goizaldeko 2:00ak baino lehen bukatu beharko dute, ordu horretan itxiko baita lasterketaren kontrola. Gorbeia gailurra (1.482 metro) izango da probako puntu gorena, baina ibilbide gogorrean izango dira beste hainbat gailur ere, hala nola Ganekogorta, Kamaraka, Jesuri, Oderiaga, Usotegieta, Ganalto, Oteros eta Zaldiaran.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituari buruz

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko lau lasterketak distantzia luzeko mendi-ibilbideak dira, erdi-autosufizientzia modalitatean egiteko.

Horrek esan nahi du partaide bakoitzak bere segurtasun-baldintzen, elikaduraren eta jantzien ardura duela anoa-gune batetik besterako tartean, eta gai izan behar duela inguruneko baldintzen, eguraldiaren, nekearen edo lesioen ondorioz sortutako aurkako egoerei aurre egiteko. Kasu guztietan, antolakuntzak derrigorrez eraman beharreko zenbait jantzi eta material zehaztu ditu, eta horiez gain, ezinbestean eraman beharrekoak dira honako hauek ere: gutxieneko ur eta elikagai erreserbak, kopetako argiak, telefono mugikorra, txilibitua, biziraupen-manta, etab.  Antolakuntzak gutxieneko anoa-gune batzuk jarriko ditu lasterketa bakoitzean (likidoak, oinarrizkoa, normala edo osoa, egindako kilometroen arabera), lasterkariek elikatzeko, hidratatzeko eta indarrak berreskuratzeko aukera izan dezaten.

Kirol-erronka honen distantziak eta muturreko baldintzak kontuan hartuta, partaideen kontrola eta segurtasuna da proba antolatzeko beste oinarri nagusietako bat. Hala, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko partaide guztiek derrigorrez erabili beharko dituzte txipak eta GPS-balizak jantzietan eta motxilan. Era berean, izen-ematea egiteko, partaide guztiek mediku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute probaren eskakizun fisikoari aurre egiteko gai direla egiaztatzeko.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua naturaren eta kirolaren balioak sustatzeko eta uztartzeko asmoarekin sortu da, baita lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna sustatzeko ere. Era berean, zirkuituaren xedea da balizatutako zidorrak –GRak, PRak eta Santiago bidea– sustatzea eta mendiko bidezidor eta bideak berreskuratzea eta mantentzea, hori guztia horren ardura duten erakunde eta organismoekin elkarlan estuan. Alde horretatik, antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketak natura-ingurunean eragin dezakeen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta horretarako, ingurumen-inpaktuaren auditoria bat egingo du eta hondakinak kontrolatzeko neurri zorrotzak ezarriko ditu, kontuan hartuta proba hauen ibilbideko zati batzuk parke naturaletan eta babestutako eremuetan izango direla.

Proba Trail 52 Sport Mendi Kluba elkarteak antolatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta lau hiriburuetako udalen babes eta laguntzarekin. Euskaltel da babesle nagusia, eta laguntzaileen artean, hor dira Iruñerriko Mankomunitatea eta beste etxe hauek: Lidl, OSSO, Coca Cola, Urgo laborategiak, Aneto, Fortaleza kafeak, Lacturale eta Renault Gaursa, besteak beste.

Erronka: lau lasterketa mendiz mendi 4 hiri lotzeko.

Eguna                Proba                  Distantzia          Desnibela
Otsailak 24/26    Bilbo–Gasteiz         110 km              10.300m. (D+5.400m/D-4.900m)
Maiatzak 5/7       Gasteiz–Iruñea      130 km              11.500m. (D+5.700m/D-5.800m)
Abuztuak 4/6      Iruñea–Donostia    120 km              13.600m. (D+6.600m/D-7.000m)
Urriak 6/8           Donostia-Bilbo       140 km              14.400m. (D+7.200m/D-7.200m)

buts-colab

Basque Ultra Trail Series

EL CIRCUITO BASQUE ULTRA TRAIL REALIZARÁ ESTE DOMINGO UN ‘TRAINING DAY’ PARA LOS INSCRITOS EN LA PRIMERA CARRERA, BILBAO-GASTEIZ

Basque Ultra Trail Series

Más de medio centenar de corredores participarán en este ‘día de entrenamiento’, que les permitirá una primera toma de contacto con el tramo más exigente de la primera carrera del circuito, entre Orozko y Murgia pasando por la cruz del Gorbeia

Toda la información en www.basqueultratrail.com

La primera carrera del circuito BASQUE ULTRA TRAIL, la BILBAO-GASTEIZ, que saldrá del Arenal el viernes 24 de febrero a las 12 de la noche para llegar al centro de la capital alavesa tras cruzar los montes de Bizkaia y Araba, ya calienta motores. La Organización del Circuito ha convocado para este domingo, 29 de enero, un <<Training Day>>. Se trata de un entrenamiento que servirá para reconocer el tramo más exigente de la carrera, los 32 kilómetros que separan Orozko de Murgia pasando por la Cruz de Gorbeia y que servirá para familiarizar a los corredores con el reto que disputarán el próximo 24 de febrero, los 110 kilómetros entre Bilbao y Gasteiz en pleno invierno. Esta circunstancia y la más que probable presencia de nieve en el recorrido convierten este primer desafío de la Basque Ultra Trail Series (BUTS), al menos en lo que a condiciones meteorológicas y estado del terreno se refiere, en la prueba más dura del Circuito BUTS, que por primera vez unirá en una prueba deportiva Bilbao, Vitoria/Gasteiz, Donostia/San Sebastián e Iruñea/ Pamplona.

BUTS Bilbao Gasteiz
La primera de las cuatro etapas unirá Bilbao con Vitoria en una prueba de 110 kilómetros que arrancará el 24 de febrero en la capital vizcaína y culminará el 26 en la alavesa.

La salida de este ‘training day’ será a las 8:30 horas de la mañana, y en él los participantes recorrerán, a su ritmo, los 32 kilómetros que unen Orozko y Murgia pasando por Gorbeia. Este ‘aperitivo’ les permitirá conocer su propia capacidad para enfrentarse el próximo día 24 a toda una aventura; subir las cotas más altas entre Bizkaia y Araba, muchas de ellas en plena noche y bajo las frías temperaturas de febrero.

La Bilbao-Gasteiz, que se disputará entre los días 24 y 26 de febrero y es puntuable para la Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB), tiene un recorrido total de 110 kilómetros con un desnivel acumulado de 10.100 metros: 5.500 de ascenso y 4.900 de descenso. La carrera saldrá del mismo centro de la capital vizcaína y pasará por Areta (Laudio), Orozko, Murgia, Langraiz Oka y Vitoria/Gasteiz incluyendo en su recorrido las cumbres del Pagasarri, Ganekogorta, Kamaraka, Elorritxugana, Oderiaga, Usategieta, Gorbeia, Ganalto, Oteros y Zaldiaran, entre otras.

El plazo para inscribirse en ella finaliza el  día 3 de febrero.

Un circuito para unir 4 capitales a través de las montañas  
Bilbao-Gasteiz; Gasteiz-Iruñea; Iruñea-Donostia y Donostia-Bilbao. El circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES se presenta como un auténtico desafío deportivo, cuatro etapas a disputar a lo largo de este año 2017 que incluyen el ascenso a 99 cumbres, entre las que destacan algunas de las más emblemáticas de Euskal Herria, a lo largo de 500 kilómetros de recorrido.

Prueba de su alto nivel de exigencia es que la Federación Vasca de Montaña-Euskal Mendizale Federazioa ha escogido la tercera etapa del circuito, la Iruñea-Donostia, para celebrar el Campeonato de Euskal Herria de Ultra Trail, y que la Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB), la cita más prestigiosa de la especialidad, ya ha incluido sus primeras etapas (Bilbao-Gasteiz y Gasteiz-Iruñea) entre las pruebas puntuables para su próxima edición. Además, la organización de BUTS espera lograr esta misma consideración para sus otras dos etapas en próximas fechas.

Con organización a cargo de Trail 52 Sport Mendi Kluba, la prueba cuenta con el apoyo institucional de los gobiernos de la Comunidad Autónoma Vasca y de la Comunidad Foral de Navarra, de las diputaciones forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, y de los ayuntamientos de las cuatro capitales. Euskaltel es su patrocinador principal, y dispone asimismo de la colaboración de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y de las firmas Coca-Cola, Laboratorios Urgo, Aneto, Café Fortaleza, Nacturale y Renault Gaursa entre otros.

Un desafío: cuatro carreras para unir 4 ciudades a través de las montañas.

  • 24/26 Feb.:  Bilbao–Gasteiz  110 km  Desnivel: 10.300m. (D+5.400m/D-4.900m)
  • 5/7 Mayo:    Gasteiz–Iruñea 130 km  Desnivel: 11.500m. (D+5.700m/D-5.800m)
  • 4/6 Agosto:  Iruñea–Donostia 120 km  Desnivel:13.600m. (D+6.600m/D-7.000m)
  • 6/8 Octubre: Donostia-Bilbao 140 km  Desnivel: 14.400m. (D+7.200m/D-7.200m)

BASQUE ULTRA TRAIL ZIRKUITUAK ‘TRAINING DAY’ SAIO BAT ANTOLATU DU IGANDE HONETAN BILBO-GASTEIZ LEHEN LASTERKETAN IZENA EMANDAKOENTZAT

Berrogeita hamar lagun baino gehiagok parte hartuko dute entrenamendu saio horretan, eta aukera izango dute zirkuituko lehen lasterketako zatirik gogorrena ezagutzeko: Orozkon hasi, Gorbeiako gurutzea jo eta Murgiara bitarte, 32 km egingo dituzte

Informazio guztia www.basqueultratrail.com web gunean

BASQUE ULTRA TRAIL zirkuituko lehen lasterketa, BILBO eta GASTEIZ artekoa, otsailaren 24an abiatuko da Areatzatik, gauerdiko 00:00etan, eta Arabako hiriburuan amaituko, Bizkaia eta Arabako mendirik esanguratsuenak gainditu ondoren. Hilabete eskas geratzen da hitzordurako, baina giroa jada hasi da berotzen. Zirkuituaren antolatzaileek “Training Day” saio bat deitu dute igande honetarako, urtarrilaren 29rako. Entrenamendu horretan, lasterkariek aukera izango dute probaren zatirik zailena ezagutzeko: Orozkotik abiatu, Gorbeiako gurutzera igo eta Murgian bukatu, 32 kilometro gainditu beharko dituzke, otsailaren 25eko probaren gogortasunaz jabetzen hasteko; izan ere, Bilbo eta Gasteiz artekak 110 kilometro izango ditu, negu minean. Neguan ohikoa denez, seguru asko elurra izango da ibilbideko hainbat zatitan eta, beraz, Basque Ultra Trail Series (BUTS) zirkuituko lehen erronka hau lau probetan gogorrena izango da, eguraldi baldintzei eta ibilbidearen egoerari dagokionez behintzat. Gogoan izan behar da zirkuituak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea lotuko dituela lehen aldiz, gailurrez gailur eta zidorrez zidor.

BUTS Bilbao Gasteiz 2
Lau etapatan aurrenekoak Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 110 kilometroko ibilbidean, otsailaren 24an Bizkaiko hiriburutik abiatu eta 26an Arabakoan amaitu.

Entrenamendu saio hau goizeko 8:30ean abiatuko da Orozkotik, eta partaideek 32 kilometro egingo dituzte, Gorbeia tontorrera igo eta Murgiara arte, nork bere erritmoan. Atariko saio hau probarri egokia izango da otsailaren 24ko abentura gogorrari aurre egiteko norberaren sasoi puntua neurtzeko; izan ere, probaren egunean, Bizkaia eta Araba arteko gainik altuenetan ibiliko dira lasterkariak, gau betean gainera, eta otsaileko tenperatura hotzetan.

BILBAO-GASTEIZ lasterketa otsailaren 24tik 26ra jokatuko da, eta Mont Blanceko Ultra Trail (UTMB) probarako puntuagarria izango da. Guztira 110 kilometro izango dira, eta 10.100 metroko desnibel metatua: 5.500 gorantz eta 4.900 beherantz. Lasterketa Bizkaiko hiriburutik bertatik abiatuko da, eta Areta (Laudio), Orozko, Murgia eta Langraiz Okatik igaro ondoren, Gasteizen amaituko da. Bidean, hainbat gailur igo beharko dituzke korrikalariek; besteak beste, Pagasarri, Ganekogorta, Kamaraka, Elorritxugana, Oderiaga, Usategieta, Gorbeia, Ganalto, Oteros eta Zaldiaran. Izena emateko epea datorren otsailaren 3an amaituko da.

Lau hiriburuak mendiz mendi lotuko dituen zirkuitua  
 
Bilbo-Gasteiz; Gasteiz-Iruñea; Iruñea-Donostia eta Donostia-Bilbo. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua, bete-beteko kirol-erronka da: guztira lau ultra trail lasterketa izango dira 2017an zehar, Hego Euskal Herriko lau hiriburuen artean, eta 500 kilometroko ibilbidean 99 gailur igo beharko dituzte partaideek, horietako batzuk gure geografiako tontor eder eta enblematikoenak. BUTS zirkuituaren lehen hitzordua Bilbo eta Gasteiz artekoa izango da, hurrengo otsailean.

Proba Trail 52 Sport Mendi Kluba elkarteak antolatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta lau hiriburuetako udalen babes eta laguntzarekin. Euskaltel da babesle nagusia, eta laguntzaileen artean, hor dira Iruñerriko Mankomunitatea, Coca Cola eta Urgo laborategiak, besteak beste.
 
Erronka: lau lasterketa mendiz mendi 4 hiri lotzeko.

  • Ots 24/26:  Bilbo–Gasteiz  110 km  Desnibela: 10.300 m. (D+ 5.400m/D- 4.900m)
  • Maiatzak 5/7:    Gasteiz–Iruñea 130 km  Desnibela: 11.500 m. (D+ 5.700m/D- 5.800m)
  • Abuztuak 4/6:  Iruñea–Donostia 120 km  Desnibela: 13.600m. (D+ 6.600m/D- 7.000m)
  • Urriak 6/8: Donostia-Bilbo 140 km  Desnibela: 14.400m. (D+ 7.200m/D- 7.200m)
colaboradores-buts
Nerea Martinez

NEREA MARTÍNEZ CONFIRMA SU PARTICIPACIÓN EN LA BASQUE ULTRA TRAIL SERIES

Nerea Martinez

  • La corredora pamplonesa, que se une a la campeona de España Silvia Trigueros y al tres veces ganador de la Ehunmilak Imanol Aleson, acumula en su palmarés victorias en la Ehumnilak y segundos puestos en la mítica Ultra Trail du Mont Blanc y el Tor des Geants.
  • La atleta, que empezó a competir hace más de veinte años, es una de las primeras mujeres del Estado en participar en pruebas de montaña.
  • El circuito de carreras BASQUE UTRA TRAIL SERIES (BUTS), enlazará en 2017 Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastián e Iruñea-Pamplona en cuatro carreras que sumarán 500 kilómetros y 99 cumbres.
  • La Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB), la cita más prestigiosa de la especialidad, ya ha incluido las dos primeras etapas de BUTS (Bilbao-Gasteiz y Gasteiz-Iruñea) entre las pruebas puntuables para su próxima edición.

El circuito de carreras por montaña que enlazará por primera vez Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastián e Iruñea-Pamplona, se perfila como uno de los eventos deportivos de este año gracias a la inscripción de corredores de élite como la campeona de España Silvia Trigueros y el tres veces ganador de la Ehunmilak Imanol Aleson, a quienes ahora se suma una de las pioneras en este tipo de competiciones en el Estado; Nerea Martínez, corredora con veinte años de experiencia y un palmarés el que destacan victorias en la Ehumnilak o dos segundos puestos en la mítica Ultra Trail du Mont Blanc.

Nerea Martínez (Pamplona, 1972) empezó a competir en carreras de montaña con 22 años tras haber pasado antes por deportes tan exigentes como los raids, el triatlón y la natación, en la que empezó a competir con nueve años. Con 17, ganó la media maratón de Pamplona sin apenas preparación previa y esa victoria totalmente inesperada hizo que se replanteara su carrera y decidiera salir de la piscina para competir en otras disciplinas. En 1994 consiguió una beca para trasladarse a la residencia Joaquín Blume del Consejo Superior de Deportes y empezó a competir en pruebas internacionales de triatlón. Sin embargo, a los tres años, se sitió atraída por los raid, una competición de resitencia que la orientó ya definitivamente hacia las carreras por montaña. A lo largo se esta ya larga trayectoria ha logrado victorias en la Euskal Trails, la Andorra Ultra Trail, la Ultra-Trail Valls D’aneu o la Riaza Trail Challenge, y ha sido la vencedora de la última edición del Desafío X-Trail Trillo. Además, ha sido subcampeona del Tor des Geants. Martínez compagina su actividad deportiva, siempre en la élite, con su trabajo como osteópata y masajista.

Un circuito para unir 4 capitales a través de las montañas.

El circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES se presenta como un auténtico desafío deportivo, cuatro etapas a disputar a lo largo del año 2017 que incluyen el ascenso a 99 cumbres, entre las que destacan algunas de las más emblemáticas de Euskal Herria, a lo largo de 500 kilómetros de recorrido. La Ultra Trail de Mont Blanc (UTMB), la cita más prestigiosa de la especialidad, ya ha incluido sus primeras etapas (Bilbao-Gasteiz y Gasteiz-Iruñea) entre las pruebas puntuables para su próxima edición y la organización de BUTS espera lograr esta misma consideración para sus otras dos etapas en próximas fechas.

El circuito admitirá a un máximo de 600 participantes en cada carrera, tanto deportistas de élite como a quienes aspiren a completar la prueba como desafío personal. La primera cita de BUTS será la Bilbao-Gasteiz, a disputar en el mes de febrero.

El circuito nace con la vocación de promover y aunar los valores de la naturaleza y el deporte, promocionando al mismo tiempo la riqueza natural, paisajística y cultural de las cuatro capitales y de sus respectivos territorios históricos. El circuito servirá para promover tanto los senderos balizados -GR’s, PR’s, y Camino de Santiago- como para la recuperación y mantenimiento de senderos y caminos de montaña, todo ello en estrecha colaboración con las instituciones y organismos implicados. La organización ha puesto especial cuidado en minimizar el impacto de la carrera en el medio natural, mediante la realización de una auditoría de impacto medioambiental y la puesta en práctica de estrictas normas de control de los residuos, teniendo en cuenta que algunos tramos de la competición se desarrollarán en el entorno de varios parques naturales y espacios protegidos.

Con organización a cargo de Trail 52 Sport Mendi Kluba, la prueba cuenta con el apoyo institucional de los gobiernos de la Comunidad Autónoma Vasca y de la Comunidad Foral de Navarra, de las diputaciones forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, y de los ayuntamientos de las cuatro capitales. Euskaltel es su patrocinador principal, y dispone asimismo de la colaboración de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y de las firmas Coca-Cola y Laboratorios Urgo, entre otros.

Un desafío: cuatro carreras para unir 4 ciudades a través de las montañas.
  • 24/26 Feb.:  Bilbao–Gasteiz  110 km  Desnivel: 10.300m. (D+5.400m/D-4.900m).
  • 5/7 Mayo:    Gasteiz–Iruñea 130 km  Desnivel: 11.500m. (D+5.700m/D-5.800m).
  • 4/6 Agosto:  Iruñea–Donostia 120 km  Desnivel:13.600m. (D+6.600m/D-7.000m).
  • 6/8 OctubreDonostia-Bilbao 140 km  Desnivel: 14.400m. (D+7.200m/D-7.200m).

Basque Ultra Trail Series


Nerea Martinez

  • Iruñeko korrikalaria bere ibilbide oparoan txapeldun izan da, besteak beste, Ehun milak proban eta bigarren Mont Blanceko Ultra Trail eta Tor des Geants mitikoetan, eta irteera lerroan izango da Silvia Trigueros Espainiako txapeldunarekin eta Imanol Aleson hirutan Ehun milak proban txapeldun izandakoarekin.
  • Martínez duela hogei urte pasatxo hasi zen lehiatzen eta Estatuko lehen emakumeetako bat izan zen mendiko probetan parte hartzen.
  • BASQUE UTRA TRAIL SERIES (BUTS) mendiko lasterketen zirkuituak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea lotuko ditu lau lasterketatan, 500 kilometroko ibilbidean, eta gure geografiako 99 gailur gaindituko ditu.
  • Mont Blanceko Ultra Trail (UTMB) probak, espezialitateko hitzordu entzutetsuenak, hurrengo ediziorako proba puntuagarrien artean sartu ditu BUTS Zirkuituko lehen bi etapak (Bilbo-Gasteiz eta Gasteiz-Iruñea) .

2017. urtean Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea lotuko dituen mendiko lasterketen zirkuitua, datorren urteko kirol ekitaldi nagusietako bat izango da dudarik gabe, eta are gehiago izena ematen ari diren eliteko hainbat korrikalariren izena ikusita. Izan ere, partaideen artean baieztatuta daude dagoeneko Silvia Trigueros Espainiako txapelduna eta Imanol Aleson hiru aldiz Ehun milak probaren irabazlea. Eta haiekin batera izango da Nerea Martínez ere, proba hauetan Estatuko aitzindarietako bat, hogei urteko ibilbidean palmares izugarria (txapelduna Ehun milak proban eta bi aldiz bigarren Mont Blanceko Ultra Trail mitikoan) osatu duen korrikalaria.

Nerea Martínez (Iruñea, 1972) 22 urterekin hasi zen mendiko lasterketetan lehiatzen, aurrez kirol oso gogorretan aritu ondoren, besteak beste, raid-etan, triatloian eta igeriketan (azken honetan bederatzi urterekin hasi zen lehiatzen). 17 urte zituela, Iruñeko maratoi erdia irabazi zuen, aldez aurretik ia prestatu gabe, eta ezusteko garaipen horren eraginez, igerilekua uztea eta beste diziplina batzuetan lehiatzea erabaki zuen. 1994an, beka bat lortu zuen Kirol Kontseilu Gorenaren Joaquín Blume egoitzara joateko, eta nazioarteko triatloi probetan lehiatzeari ekin zion. Alabaina, handik hiru urtera, raid-etan probatzeko gogoak erakarri zuen, eta erresistentziako diziplina horren eskutik, mendiko lasterketetara bideratu zuen bere kirol-ibilbidea. Hala, bide luze horretan hainbat txapel eta proba irabazi ditu: Euskal Trail, Andorra Ultra Trail, Ultra-Trail Valls D’aneu, Riaza Trail Challenge… Eta azkeneko Desafío X-Trail Trillo probaren azken edizioa ere berak irabazi du. Horrez gain, 2013. urtean bigarren postua lortu zuen Tor des Geants proba gogorrean. Martínezek kirol-jarduera, beti elitean, eta osteopata eta masajista lana uztartzen ditu.

Lau hiriburuak mendiz mendi lotuko dituen zirkuitua.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua, bete-beteko kirol-erronka da: guztira lau ultra trail lasterketa izango dira 2017an zehar, Hego Euskal Herriko lau hiriburuen artean, eta 500 kilometroko ibilbidean 99 gailur igo beharko dituzte partaideek, horietako batzuk gure geografiako tontor eder eta enblematikoenak. Mont Blanceko Ultra Trail (UTMB) probak, espezialitateko hitzordu entzutetsuenak, hurrengo ediziorako proba puntuagarrien artean sartu ditu BUTS Zirkuituko lehen bi etapak (Bilbo-Gasteiz eta Gasteiz-Iruñea), eta antolatzaileek espero dute beste biak ere puntuagarritzat hartuko dituela berandu gabe.

Lasterketa bakoitzean gehienez ere 600 korrikalarik hartu ahal izango dute parte, elitekoek nahiz proba bukatzea eta erronka pertsonal horri aurre egitea beste helbururik ez duten zaleek. BUTS zirkuituaren lehen hitzordua Bilbo eta Gasteiz artekoa izango da, hurrengo otsailean.

Ultra traileko zirkuitu berri hau naturaren eta kirolaren balioak sustatzeko eta uztartzeko asmoarekin sortu da, baita lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna sustatzeko ere. Era berean, zirkuituaren xedea da balizatutako zidorrak –GRak, PRak eta Santiago bidea– sustatzea eta mendiko bidezidor eta bideak berreskuratzea eta mantentzea, hori guztia horren ardura duten erakunde eta organismoekin elkarlan estuan. Alde horretatik, antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketak natura-ingurunean eragin dezakeen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta horretarako, ingurumen-inpaktuaren auditoria bat egingo du eta hondakinak kontrolatzeko neurri zorrotzak ezarriko ditu, kontuan hartuta proba hauen ibilbideko zati batzuk parke naturaletan eta babestutako eremuetan izango direla.

Proba Trail 52 Sport Mendi Kluba elkarteak antolatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta lau hiriburuetako udalen babes eta laguntzarekin. Euskaltel da babesle nagusia, eta laguntzaileen artean, hor dira Iruñerriko Mankomunitatea, Coca Cola eta Urgo laborategiak, besteak beste.

Erronka: lau lasterketa mendiz mendi 4 hiri lotzeko.
  • Ots. 24/26.: Bilbo–Gasteiz  110 km  Desnibela: 10.300 m. (D+ 5.400m/D- 4.900m).
  • Maiatzak 5/7:    Gasteiz–Iruñea 130 km  Desnibela: 11.500 m. (D+ 5.700m/D- 5.800m).
  • Abuztuak 4/6:  Iruñea–Donostia 120 km  Desnibela: 13.600m. (D+ 6.600m/D- 7.000m).
  • Urriak 6/8: Donostia-Bilbo 140 km  Desnibela: 14.400m. (D+ 7.200m/D- 7.200m).

Basque Ultra Trail Series

Basque Ultra Trail Series

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES: 500km de recorrido por las capitales vascas.

Basque Ultra Trail Series

Las carreras de ultra trail, una modalidad de deporte extremo que goza de creciente popularidad, va a contar desde el próximo año con un circuito de referencia en Euskadi y Navarra: BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS).

La competición se desarrollará en cuatro etapas, que se disputarán durante las cuatro estaciones del año, enlazando Bilbao, Vitoria, San Sebastián y Pamplona. Se trata de un auténtico desafío deportivo, que a lo largo de 500 kilómetros y con un con un desnivel acumulado de 24.600 metros, incluirá el ascenso a 78 cumbres, algunas tan emblemáticas como Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz o Erlo.

La prueba, presentada oficialmente el 21 de octubre pasado por Itziar Epalza, Viceconsejera de Comercio y Turismo del Gobierno Vasco; Xabier Otxandiano, concejal de Desarrollo Económico, Comercio y Empleo del Ayuntamiento de Bilbao; Martín Ibabe Eceiza, concejal delegado de Deportes y Juventud, Seguridad Ciudadana y Protección Civil de Ayuntamiento de San Sebastián; Asier Alea, director general de Promoción Exterior y Turismo de la Diputación Foral de Bizkaia, acompañados por el director técnico de la competición, Fernando J. Pérez. Junto al de las instituciones representadas en el acto, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES también nace con el apoyo del Gobierno de Navarra, las diputaciones forales de Álava y Gipuzkoa, así como de los ayuntamientos de Vitoria y Pamplona. Es, por tanto la primera vez que todas las instituciones públicas de Euskadi y Navarra colaboran en un mismo proyecto, “que va más allá de lo meramente deportivo”, un mensaje que han subrayado unánimemente las autoridades en la rueda de prensa de esta mañana. Además, cuenta con el patrocinio oficial de Euskaltel y con la colaboración de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y de las firmas Coca-Cola o Laboratorios Urgo, entre otras.

BUTS Bilbao Gasteiz
La primera de las cuatro etapas unirá Bilbao con Vitoria en una prueba de 110 kilómetros que arrancará el 24 de febrero en la capital vizcaína y culminará el 26 en la alavesa.
BUTS Gasteiz Iruña
El siguiente reto será correr los 130 kilómetros de distancia entre Vitoria y Pamplona entre el 5 y el 7 de mayo.
BUTS Iruña Donostia
La tercera etapa discurrirá entre la capital navarra y San Sebastián y en ella los participantes tendrán que recorrer 120 kilómetros entre el 4 y el 6 de agosto.
BUTS Donostia Bilbao
La prueba final, la más larga y con mayor desnivel acumulado, será la que une Donostia con Bilbao. Se celebrará entre el 6 y el 8 de octubre y discurrirá por un recorrido de 140 kilómetros con 14.400 metros de desnivel.

Cada desafío tendrá un tiempo máximo establecido para su realización que oscila entre las 26 horas de la primera etapa y las 39 de la última.

Las cuatro carreras de las que consta el Circuito son recorridos de montaña de larga distancia en la modalidad de semi-autosuficiencia. Esto implica que, entre cada avituallamiento programado, los participantes se hacen responsables de sus propias condiciones de seguridad, alimentación y vestuario para hacer frente a cualquier condición adversa derivada del entorno, las condiciones meteorológicas, la fatiga o las lesiones. En todo caso, la organización marca una serie de prendas y materiales obligatorios que incluyen unas reservas mínimas de agua y alimento, iluminación, un teléfono móvil, un silbato, una manta de supervivencia, etc.

Dadas las condiciones extremas de este desafío deportivo, el control y la seguridad de los participantes constituyen otro de los presupuestos básicos a la hora de organizar la prueba. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES establece la utilización obligatoria de chips y balizas GPS incorporados a la indumentaria y el equipo de todos los participantes. De esta manera, la organización podrá gestionar cualquier eventual emergencia o extravío, además de garantizar que todas las personas inscritas siguen estrictamente el itinerario marcado. Asimismo, para poder formalizar la inscripción se exigirá la presentación de un certificado médico que demuestre la idoneidad para hacer frente a las exigencias físicas de la prueba.

El Circuito admitirá a un máximo de 600 participantes en las categorías sénior (18 a 45 años para hombres y 18 a 40 para mujeres), veteranos (46 a 55 años para hombres y 41 a 55 para mujeres), máster (mayores de 56 años) y por equipos de tres personas. La competición está abierta tanto de deportistas de élite como a quienes quieran completar la prueba como un desafío personal.

Esta novedosa prueba deportiva se inspira en la ‘marcha de las cuatro catedrales’ que realizó el montañero tolosarra ‘Sheve’ Peña en 1953. Con la catedral bilbaína de Santiago como punto de partida y llegada, Peña enlazó en una marcha ‘non stop’ a pie y por montaña Bilbao, San Sebastián, Pamplona y Vitoria; un recorrido de 400 kilómetros que completó en 93 horas.

Una nueva y exigente modalidad del montañismo en expansión.

El actual boom de las carreras de ultra trail deriva de su enorme exigencia física y mental. En ellas, cada participante pone a prueba sus límites en etapas de marcha a pie que se pueden prolongar durante más de 24 horas en estrecho contacto con la naturaleza. En su actual formato, este tipo de competición surgió en Estados Unidos en la década de los años 70. En Europa, la prueba de referencia es el ultra trail del Mont Blanc, que se puso en marcha en 2003, mientras que en el Estado español es a partir de 2007 cuando empieza a asentarse un calendario de pruebas en las que hoy ya participan cerca de 250.000 personas.

En el País Vasco, con los antecedentes de la prueba Hiru Handiak y de los maratones de Galarleiz y Zegama-Aizkorri en la década de los años 80 y 90, el primer ultra trail nace en 2010 con la competición guipuzcoana Ehun Milak. En concreto, la Hiru Handiak –que asciende las emblemáticas cumbres de Gorbeia, Anboto y Aizkorri en 100 kilómetros de recorrido– ha alcanzado tal popularidad que en su última edición contó con 4.000 preinscripciones para participar en el sorteo de las 1.500 plazas disponibles.

Especial atención en el cuidado del entorno natural.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES aúna los valores de deportividad y respeto a la naturaleza del montañismo con la promoción de la riqueza paisajística y cultural de las cuatro capitales y de sus respectivos territorios históricos. Asimismo, el Circuito servirá para promover tanto los senderos balizados –Grandes Recorridos, Pequeños Recorridos y Camino de Santiago– como la recuperación y mantenimiento de senderos y caminos de montaña, todo ello en estrecha colaboración con las instituciones y organismos implicados.

En este sentido, y teniendo en cuenta que algunos tramos de la competición se desarrollarán en varios parques naturales y espacios protegidos, la organización ha puesto especial cuidado en minimizar la repercusión de la carrera en el medio natural, para lo que ha realizado una auditoría de impacto medioambiental y establecido estrictas normas de control de los residuos. Así, se compromete a potenciar la utilización de materiales reciclados, reutilizables o biodegradables, a eliminar absolutamente todos los residuos generados y a retirar las balizas y marcas indicativas del recorrido al término de cada etapa.

Adicionalmente, cada participante recibirá una pequeña bolsa de malla para guardar los residuos que genere durante la carrera, que se deberá depositar en los lugares habilitados al efecto en cada avituallamiento. Además, tendrá que marcar con tinta indeleble todos los envoltorios que porte. Este marcaje se comprobará tanto en el control de material que se realizará en el momento de la retirada del dorsal como en el acceso al parque cerrado previo a las salidas y sirve para garantizar que cada uno de ellos se hace cargo de todo el material desechable que genere. En los avituallamientos además no habrá vasos, por lo que cada participante deberá llevar un recipiente (vaso, bidón u otro recipiente) reciclable.

Mendiko Hiria: promoción de las ciudades y de los territorios.

Junto a su condición de prueba deportiva de competición, el Circuito BASQUE ULTRA TRAIL SERIES nace con la voluntad de promover los valores propios de montañismo, difundir la riqueza paisajística de nuestro entorno y promocionar cada uno de sus territorios y capitales en los ámbitos deportivo y turístico.

En este sentido, en los días previos a cada una de las etapas, las cuatro ciudades-sede acogerán una Mendiko Hiria, un village o feria del corredor que dispondrá de una amplia muestra de marcas y tiendas relacionadas con las carreras por montaña, que supondrán un atractivo más para los participantes en la carrera y visitantes de la ciudad, que también podrán disfrutar de amplio programa de conferencias, exposiciones y proyecciones relacionadas con la montaña.

Más informaciónwww.basqueultratrail.com


Basque Ultra Trail Series

Ultra trail distantziako lasterketek gero eta zale eta arrakasta gehiago dute, gorantza dator muturreko kirol-modalitate hau eta datorren urtetik aurrera erreferentziazko zirkuitu bat izango da Hego Euskal Herrian: BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS).

Lehia lau etapatan banatuko da, proba bat urtaro bakoitzean, eta ibilbideak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea lotuko ditu mendiz mendi. Berebiziko kirol-erronka da, 500 kilometro inguruko ibilbidean 78 gailur igo beharko baitituzte partaideek, horien artean Euskal Herriko enblematikoenetako batzuk: Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz, Erlo, etab.

Proba urriak 21an aurkeztu zuten ofizialki  Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak; Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu arloko zinegotziak; Martin Ibabe Eceiza, Donostiako Udaleko Kirola eta Gaztedia, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi ordezkariak; Asier Alea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo-sustapeneko eta Turismoko zuzendari nagusiak, eta haiekin batera Fernando J. Pérez zirkuituaren zuzendari teknikoak. Gaur goizeko aurkezpenean ordezkatutako erakundeez gain, Nafarroako Gobernuaren, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Gasteizko eta Iruñeko Udalen babesari eta laguntzari esker sortu da BASQUE ULTRA TRAIL SERIES. Beraz, lehen aldia da Euskadiko eta Nafarroako erakunde guztiek elkarrekin parte hartzen dutena horrelako egitasmo batean; izan ere, zirkuitu honek, kirola ez ezik, lurraldeen aberastasuna, kultura, turismoa eta ondarea ere sustatzen ditu.  Aipatutako erakundeez gain, Euskaltel izango da babesle ofiziala, eta beste zenbait laguntzaile ere izango dira, hala nola Iruñerriko Mankomunitatea, eta Coca-Cola eta Urgo laborategiak.

BUTS Bilbao Gasteiz 2
Lau etapatan aurrenekoak Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 110 kilometroko ibilbidean, otsailaren 24an Bizkaiko hiriburutik abiatu eta 26an Arabakoan amaitu.
BUTS Gasteiz Iruña 2
Bigarren erronka, Gasteiz eta Iruñea artekoa, maiatzaren 5etik 7ra izango da, eta korrikalariek 130 kilometro egin beharko dituzte mendiz mendi.
BUTS Iruña Donostia 2
Hirugarren etapa, Nafarroako hiriburutik Donostiara artekoa, abuztuaren 4tik 6ra izango da, eta partaideek 120 kilometro osatu beharko dituzte.
BUTS Donostia Bilbao 2
Azkenik, laugarren erronka, luzeena eta desnibel metatu gehien duena, Donostia eta Bilbo artekoa izango da, urriaren 6tik 8ra: 140 kilometroko ibilbidea eta 14.400 metroko desnibela.

Proba bakoitzean denbora-muga bat izango da ibilbidea osatzeko; adibidez, lehen etapan 26 ordukoa izango da muga hori, eta laugarrenean, 39 ordukoa.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko lau lasterketak distantzia luzeko mendi-ibilbideak dira, erdi-autosufizientzia modalitatean egiteko. Horrek esan nahi du partaide bakoitzak bere segurtasun-baldintzen, elikaduraren eta jantzien ardura duela anoa-gune batetik besterako tartean, eta gai izan behar duela inguruneko baldintzen, eguraldiaren, nekearen edo lesioen ondorioz sortutako aurkako egoerei aurre egiteko. Kasu guztietan, antolakuntzak derrigorrez eraman beharreko zenbait jantzi eta material zehaztu ditu, eta horiez gain, ezinbestean eraman beharrekoak dira honako hauek ere: gutxieneko ur eta elikagai erreserbak, kopetako argiak, telefono mugikorra, txilibitua, biziraupen-manta, etab.

Kirol-erronka honen distantziak eta muturreko baldintzak kontuan hartuta, partaideen kontrola eta segurtasuna da proba antolatzeko beste oinarri nagusietako bat. Hala, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko partaide guztiek derrigorrez erabili beharko dituzte txipak eta GPS-balizak jantzietan eta motxilan. Modu horretara, larrialdirik gertatuz gero edo inor galduz gero, antolakuntzak errazago bideratu ahal izango du laguntza eta sorospena, eta, horrez gainera, lehiakideek markatutako ibilbideari zorrotz jarraitzen diotela ziurtatu ahal izango du. Era berean, izen-ematea egiteko, partaide guztiek mediku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute probaren eskakizun fisikoari aurre egiteko gai direla egiaztatzeko.
Zirkuituko probetan gehienez ere 600 gizon-emakumek hartu ahal izango dute parte, honako kategoria hauetan: seniorrak (18-45 urte artean gizonak eta 18-40 urte artean emakumeak), beteranoak (46-55 urte gizonak eta 41-55 emakumeak), master kategoria (56 urtetik gorakoak) eta hiru laguneko taldekakoa. Lehiaketa eliteko kirolarientzat nahiz erronka pertsonal hau amaitzea beste helbururik ez duten kirolarientzat dago zabalik.

Kirol-proba berritzaile honen oinarrian Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko “Lau Katedralen Martxa” dago. Bilboko Santiago katedraletik abiatu eta bertan bukatu, Peñak oinez, gelditu gabe (non stop, gaur egun esaten den moduan) eta mendiz lotu zituen Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteiz, 400 kilometroko bidean eta 93 ordutan.

Gora datorren mendizaletasunaren modalitate berri eta gogorra.

Ultra trail lasterketen gaur egungo boomak proba hauen eskakizun fisiko eta mentalean du sorburua: partaide bakoitzak bere gaitasunak eta mugak neurtzen ditu, naturarekin harreman estuan neurtu ere, oinez eta korrika 24 ordutik gora luza daitezkeen lasterketetan. Gaur egungo formatuan, lehiaketa hauek AEBen sortu ziren, 1970eko hamarkadan. Europan, erreferentziazko proba Mont Blanceko ultra traila da, 2003. urteaz geroztik egiten den lasterketa. Espainian, 2007an hasi zen finkatzen proba hauen egutegia, eta gaur egun, gutxiago edo gehiago, 250.000 zale aritzen dira distantzia luzeko lasterketa horietan.

Euskal Herrian, Hiru Handiak proba eta Galarleiz eta Zegama-Aizkorri maratoiak egiten dira 1980ko eta 1990eko hamarkadetatik, eta aurrekari horietan oinarrituta, 2010ean sortu zen lehen ultra traila: Gipuzkoako Ehun Milak lasterketa. Hain zuzen, Hiru Handiak probak –Gorbeia, Anboto eta Aizkorri gailur enblematikoak igotzen ditu 100 kilometroko ibilbidean– arrakasta izugarria lortu du eta, horren adierazle, azken edizioan, probarako urte erdia falta zela artean, 4.000 lagunek eman zuten izena 1.500 plazen zozketan parte hartzeko.

Arreta eta kontrol berezia natura-ingurunea zaintzeko.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua naturaren eta kirolaren balioak sustatzeko eta uztartzeko asmoarekin sortu da, baita lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna sustatzeko ere. Era berean, zirkuituaren xedea da balizatutako zidorrak –GRak, PRak eta Santiago bidea– sustatzea eta mendiko bidezidor eta bideak berreskuratzea eta mantentzea, hori guztia tartean diren erakunde eta organismoekin elkarlan estuan.

Alde horretatik, antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketak natura-ingurunean eragin dezakeen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta horretarako, ingurumen-inpaktuaren auditoria bat egingo du eta hondakinak kontrolatzeko neurri zorrotzak ezarriko ditu, kontuan hartuta ibilbideko zati batzuk parke naturaletan eta babestutako eremuetan izango direla. Hala, antolakuntzak konpromisoa hartu du material birziklatu, berrerabilgarri edo biodegradagarrien erabilera bultzatzeko, hondakin guzti-guztiak deuseztatzeko eta etapa bakoitzaren amaieran baliza eta marka guztiak kentzeko. Bi hitzetan esateko, mendia garbi uzteko.

Partaide bakoitzak sare-poltsa bat ere jasoko du, lasterketan zehar sortutako hondakinak gordetzeko eta anoa-gune bakoitzean horretarako egokitutako lekuetan uzteko. Era berean, partaide bakoitzak bere ontzia eraman beharko du, anoa-guneetan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, eta tinta ezabaezinarekin bere dortsalaren zenbakia markatu beharko du barratxo, gel eta bestelako janarien bilgarri guztietan, erabili eta botatzekoa den material guztiaren ardura bere gain hartzen duela ziurtatzeko. Dortsala hartzeko unean egingo den material-kontrolean nahiz irteerako parke itxira sartzerakoan egiaztatuko du antolakuntzak markaketa hori.

Mendiko Hiria: hiriak eta lurraldeak sustatzeko gunea.

Kirol-lehia izateaz gain, BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituak baditu beste asmo batzuk ere, hala nola mendizaletasunaren berezko balioak sustatzea, Euskal Herriak paisaia aldetik duen aberastasuna zabaltzea eta lurralde eta hiriburu bakoitzak kirol eta turismoaren arloan eskaintzeko duen guztia sustatzea.

Helburu horiei begira, etapa bakoitzaren aurreko egunetan, lau hiri-egoitzek Mendiko Hiria hartuko dute, mendia eta ultra trail lasterketak maite dituzten guztientzako eremu irekia; bertan, mendiarekin lotutako hitzaldiak, erakusketak eta proiekzioak izango dira. Korrikalariaren azoka edo village honetan mendiko lasterketekin lotura duten marka eta denden erakusketa zabala egokituko da, eta, beraz, merkataritza aldetik bultzada izango da hiriarentzat, eta bisitarientzat, berriz, beste erakargarri bat, lasterketarekin lotuta egon zein ez.

Informazio gehiagowww.basqueultratrail.com